Maintenance Bilbao 2019

Egunak eta ordutegia
2019ko ekainaren 4tik 6ra
04/06/2019 - 06/06/2019
IKERLANetik Maintenance Bilbao 2019 azokan egongo gara mantentze lanen eta 4.0 Service-ren eremuan, enpresentzat garatu ditugun azken aurrerapen teknologikoak aurkezten.
Gure gunea izango dugu 3 / F34 standean, bertan mantentze aurreratuko soluzio berritzaileak erakutsiko ditugu, baliabideen optimizazio egokia ahalbidetzeko, produktuen fidagarritasuna hobetzeko eta negozioaren errentagarritasun altuago bat lortzeko helburuarekin garatzen direnak.
Bestalde, Juan Izquierdo gure ikerlariak hainbat gako aurkeztuko ditu "aktiboen kudeaketaren betekizuna balio erantsi handiko zerbitzuen eskaintzan" gaiaren inguruan. Hitzaldia ekainaren 5ean izango da SPRIren Conference Theatre 3 gunean 12:00etan. Eman hemen zure izena
Bertan ikusiko dugu elkar!