options
search icon
email icon
EU
rrss gif icons
twitter icon
linkedin icon youtube icon

Industriako osagai ziberseguruen garapenari eta egiaztapenari buruzko jardunaldia

Egunak eta ordutegia

2019ko martxoaren 21a, 09:00etatik - 15:00etara

Antolatzailea(k)

GAIA Klusterrak IKERLANekin batera eta BCSC (Basque Cybersecurity Centre) eta ZIUR (Industrial Cyber Security Center-Gipuzkoa) erakundeen laguntzarekin

Kokalekua

IKERLANeko GARAIA Parke Teknologikoko egoitzan: Goiru kalea 9, Arrasate-Mondragón

Ikusi Mapa

21/03/2019

shape

Datorren martxoaren 21ean IKERLANek GARAIAko Parke Teknologikoan duen egoitzan (Arrasate-Mondragón), Industriako osagai ziberseguruen garapenari eta egiaztapenari buruzko jardunaldi teknikoa burutuko da. Ekitaldia, GAIA Klusterrak IKERLANekin batera eta BCSC (Basque Cybersecurity Centre) eta ZIUR (Industrial Cyber Security Center-Gipuzkoa) erakundeen laguntzarekin dago antolatuta.

Jardunaldian, industriak egun dituen premietara hurbilduko gara modu errealean, eta industria-produktuetan zibersegurtasuna txertatzeko gako praktikoak eskainiko dira. Zibersegurtasunak produktuen garapenaren bizitza-zikloan duen eragina azalduko da, eta baita araudiak diseinuan eskatzen dituen bete beharreko segurtasun-neurriak ere.

Izena emateko, bete ezazu beherago aurkituko duzun formularioa. Interesa baldin badaukazu bazkarira geratu eta laborategia bisitatzeko, zehaztu ezazu formularioaren "Zure kontsulta" atalean.

Hau izango da ekitaldiko agenda:

 

Oharra: izen-ematea itxita dago

close overlay