options
search icon
email icon
EU
rrss gif icons
twitter icon
linkedin icon youtube icon

IKT-etan Ikerketa eta Berrikuntzarako Nazioarteko Aukerak

IKTetan ikerketa eta garapenerako nazioarteko aukerak

Egunak eta ordutegia

2019ko urtarrilaren 10ean 09:00etatik - 13:00era

Antolatzen du

IKERLAN, Innobasque, Bizkaia Beaz, Spri, CDTI

Kokalekua

IKERLANeko egoitza nagusian: Jose M. Arizmendiarrieta Ibilbidea, 2, 20500 Arrasate, Gipuzkoa

Ikusi Mapa

10/01/2019

shape

Datorren urtarrilaren 10ean IKTetan (Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak) Ikerketa eta Berrikuntzarako Nazioarteko Aukeren inguruko Informazio-Jardunaldira gonbidatzen zaituztegu. Ekitaldia IKERLANen egoitza nagusian burutuko da (Arrasaten), SPRIk, BEAZek eta Innobasquek (Basque Enterprise Europe Network sareko kideak) IKERLANekin eta CDTIrekin batera antolatuta.

Jardunaldiaren helburu nagusiaHorizon 2020 Finantzaketa Programa Europarrak datozen deialdietan IKTri lotuta eskainiko dituen aukeren berri ematea da, hala nola industria digitalizaziorako teknologiei, Big Datari, Cloud technologies eta etorkizuneko Internetari lotutakoak. 

Jardunaldian zehar aldebiko elkarrizketak adostu daitezke Fernando Martinekin (CDTI), proiekturako ideiak edo proposamenak berrikusteko IKTetako harreman puntu nazionala baita. Interesatuta egonez gero, azpian aurkituko duzun jardunaldian izena emateko galdetegian aukera hau adierazi ezazu urtarrilaren 4a baino lehen. Egin ahal izango diren berrikuspenen kopurua mugatua denez, gomendatzen da galdetegia ahalik eta lasterren betetzea. Ondoren zuekin jarriko gara harremanetan informazio gehiago eskatu eta elkarrizketarako ordu bat zehazteko. 

Bukatzeko, jardunaldiaren ondoren workshop bat egongo da bertaratzen diren enpresekin haiei interesatzen zaizkien gaiak ikusteko eta etorkizunari begira lankidetzak ezarri ahal izateko. Ekintza honetan parte hartu nahi baldin baduzu, adierazi ezazu izena emateko galdetegian. 

Jardunaldira etortzeko interesa baldin badaukazu eman zure izena esteka honetan. Elkarrizketan edota amaierako worshopean parte hartu nahi baldin baduzu, gogoratu aukera hauek adierazten galdetegia betetzerakoan. 

Hemen uzten dizugu egun horretako agenda:

 

close overlay