GO MOBILITY

Egunak eta ordutegia
2020ko martxoaren 11tik 12ra
Antolatzailea(k)
FICOBA, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren kolaborazioarekin
11/03/2020 - 12/03/2020
GO MOBILITY Europa hegoaldeko mugikortasun berriaren elkargune profesionala da.
IKERLANetik erakusketa eremuan hartuko dugu parte Mondragon Unibertsitatea eta Oronarekin batera, biltegiratze elektrikoko sistemen aplikazio berritzaileak garatzeko ditugun gaitasunak aurkezten.
Igor Villarreal, IKERLANeko Energiaren biltegiratze eta kudeaketa alorreko arduradunak, "Mugikortasunerako biltegiratze-soluzio teknologikoak" aurkeztuko ditu Exhibitor's corner-ean, martxoaren 11n 17:20ean.
Honetaz gain, EVOLVE eta GHOST proiektu europarran egindako aurrerapenak ere aurkeztuko ditugu. Proiektu hau auto elektriko trinkoagoak, lehiakorragoak eta fidagarriagoak egiteko bateria-sistemak garatzean datza eta IKERLAN, biltegiratze-gailu hibrido aurreratuen garapenaren burua da.