Industrial workshop on monitoring and control of energy efficient smart structures

Egunak eta ordutegia
2018ko apirilaren 25a
Antolatzailea(k)
IK4-IKERLAN
Kokalekua
IK4-IKERLANeko egoitza nagusia Jose M. Arizmendiarrieta Ibilbidea 2, Arrasate-Mondragón
Ikusi Mapa25/04/2018
IK4-IKERLANek jardunaldi industrial hau antolatzen du 7EP-ANTARES proiektu esparru barruan, eta industria eremuan gai hauetan interesa duten pertsona guztiei zuzentzen zaie: sistema adimenduei aplikatutako kontrola, energy harvesting, transduktore adimentsuak eta egoeraren monitorizazioaren inguruko azken berrikuntzak. Testuinguru horretan, jardunaldi honen bitartez garatutako lanak eta ANTARES proiektuko ikertzaileek industriara hurbiltzeko aukera izango dute.
ANTARES proiektuak ikerketa zentroak (IK4-IKERLAN, Fraunhofer, TNO), unibertsitateak (KU Leuven, Udine, ISVR, Twente, Hannover) eta sektore pribatuko enpresak biltzen ditu, sistema mekatroniko adimendu berrien energia-eraginkortasuna eta segurtasuna hobetzeko. Horrela, metodo berriak proposatu dira sistemaren bibrazioak kanporatzeko eta berrerabiltzeko, eta horretarako garatu dira:
- Transduktore berriak kontrolerako eta energy harvesting-erako.
- Autosufizienteak diren kontrol sistema berriak, estruktura askoz ere arinagoak erabiltzea ahalbidetzen dutelarik.
- Sistemaren egoeraren monitorizaziorako metodoak, sistemaren integritate estrukturala ebaluatzea ahalbidetzen dutenak, bere segurtasuna bermatuz eta mantentze kosteak murriztuz.
Teknika hauen konbinazioak ateak irekitzen ditu sistema seguruagoak, eraginkorragoak, zarata gutxiago ateratzen dutenak eta fidagarriagoak garatzera, horrela Europako industriaren lehiakortasuna bermatuz.
EKITALDIKO AGENDA
Eman zure izena azpiko formularioan.
Descarga información relacionada:
Flyer.pdf | PDF 852 KB