Proiektu berritzaile eta etorkizuneko teknologiak bultzatzen dituen batean parte hartu nahi baduzu,
leku bat izango duzu orain hasten den munduan.
IKERLANen, enpresek bultzatutako erronka teknologikoen ekosistema eskaintzen dizugu, bai eta horiei erantzuteko behar diren giza talentua eta ikerketa-tresnak ere. Ezagutu bide berriak eta gure laguntza izango duzu.
Talentua duten pertsonak nahi ditugu, beren gaitasunak ahalik eta gehien indartu nahi dituztenak eta, guk sentitzen dugun bezala, beti harantzago joan daitekeela sentitzen dutenak. Lankidetzaz gozatzen duten pertsonak, abangoardiako proiektuetan parte hartzen dutenak, azken teknologiekin, industriaren eskaera aldakorrei erantzuteko gai direnak.
IKERLANen punta-puntako espezializazio-lantalde batean lan egingo duzu.
Transferentzia teknologikoko proiektu handietan parte hartuko duzu, enpresekin eskuz esku. Eta etorkizuneko teknologia sortuko duzu. Datorren munduan eskari gehien izango duena. Balio handiena duena. Zuk izango duzun balio berbera.
Lan-baldintza onak. Ordainsari lehiakorra. Lan-ingurune gaztea, aditua eta laguntzeko prest dagoena. Malgutasuna eta kontziliazioa. Eta konfiantza. Ez dira promesa hutsak. Lehen mailako ikertzailea zarenez, baldintzarik onenak behar dituzu teknologiarik onena sortzeko. Zure eguneroko bizitzarako benetako onurak.
Zure trebakuntza osatzeaz arduratzen gara, profesionalki hazteko, zure garapen pertsonala ahaztu gabe.
Kooperatibako bazkide izatera iristeko aukera duzu.
Zure beharretara egokitutako ordutegiaz gozatuko duzu, aparteko egutegiarekin eta telelana astean 2 egunetan egiteko aukerarekin. Gainera, astean behin eta ahal den guztietan, etxetik gertuen duzun egoitzatik lan egin ahal izango duzu.
Zure oreka fisikoa eta emozionala bermatzen dituzten planak eta prestakuntzak egiten ditugu, bai lanaldian bai lanalditik kanpo.
"IKERLANen urtebete egin ondoren, eta aurretik atzerriko multinazional batean hamarkada bat baino gehiago lan egin ondoren, hemen parte hartzen den proiektuen eta aplikazioen aukera ezberdinak nabarmendu nahi nuke. Gainera, proiektuen tamainak etapa guztiak ikusteko eta horietan parte hartzeko aukera ematen du.
IKERLANek hainbat lanpostutan parte hartzea sustatzen du, eta langileen prestakuntzaren aldeko apustu garbia egiten du, pertsona bakoitzak bere gaitasunak garatzeko aukera izan dezan.
Kooperatiba izateak izaera berezia ematen dio; pertsonek hitza eta botoa dute, eta enpresaren erabakiak eta estrategiak kontsultatu eta jakinarazten zaizkie.
Azpimarratzekoak dira, gainera, laneko giro ona eta langilearen ongizatean egiten den bultzada, eta nola ez enpresaren kontziliazio- politikak ahaztu gabe."
"Lehen egunetik, etengabeko ikaskuntza duen lankidetza-ingurune batean murgildu naiz. Hemen, profesionalki hazi ez ezik, nire garapen pertsonalerako espazio bat ere aurkitu dut. IKERLAN benetan bereizten duena bere talde sutsua da, beti laguntzeko prest dagoena. Lanetik kanpoko jardueretatik hasi eta erronka profesionaletaraino, une bakoitza gure arteko lotura sendotzeko aukera bat da. Abentura honetan gurekin bat egitera gonbidatzen zaitut, proiektu desafiatzaileetan laguntzera eta hainbat sektoretan, elektromugikortasunean esaterako, punta-puntako enpresekin lankidetza estuan aritzera. IKERLANen, enplegua ez ezik, etorkizun iraunkorra bultzatzen duen komunitate konprometitua ere aurkituko duzu."
"IKERLANek profesionalki hazteko aukera eman dit, masterreko ikasle moduan hasi nintzen, eta gaur egun ikertzaile profesional bezala ari naiz bertan lanean. Erronka teknologiko eta sozial garrantzitsuen abangoardian dagoen ingurunearekin harreman zuzena izatea da nire lanaren motibazio handienetako bat. Baina, jakina, nire lankideen giza kalitatea ere eskertzen da jardunaldiaren amaieran, eta horrek ematen digu aukera geure buruari proposatzen dizkiogun eta gure enpresa laguntzaileek proposatzen dizkiguten erronkak gainditzeko."
"IKERLANen ikasle bezala sartu nintzen, master amaierako lana burutzeko helburuarekin. Momentu horretan ez nuen buruan doktoretza egitea, baina laneko giro onak zein ikerketa benetako arazoetan aplikatzeko gertutasunak doktoretzarekin hastera bultzatu ninduten. Hau amaitu ostean, ikertzaile bezala hasi nintzen lanean eta gaur egun, nire lanbidea da. Taldekideen prestutasuna eta laguntzeko gogoa guztiz azpimarratzekoa da, zalantzarik gabe egunerokotasuna nabarmen errazten dutelako. Gainera, IKERLANek azken aurrerapen teknologikoen berri izatea ahalbideratzen du, kasu errealetan aplikatzeko eta sektore ezberdinetako arazoei aurre egiteko aukerarekin."