options
search icon
email icon
EU
rrss gif icons
twitter icon
linkedin icon youtube icon

Teknologia digitala makina-erreminta 4.0 industriara egokitzeko

shape

IK4-IKERLANek enpresen eraldaketa digitala azkartzeko gaitasuna erakutsi du BIEMH azokan

Teknologia digitala makina-erreminta 4.0 industriara egokitzeko

10/06/2016

shape
  • Fagor Arrasate, Laulagun, Orona, Urola eta antzeko enpresetarako egindako garapenen erakusgailuak aurkeztu ditu
  • Eragin duen interesak aurreikuspenak gainditu ditu, eta sektorean agoen eskaria berretsi da

IKERLAN zentro teknologikoak enpresen eraldaketa digitala azkartzeko gaitasuna erakutsi du Makina-Erremintaren Bienalean (BIEMH); azoka Europan sektorean egiten diren garrantzitsuenetakoa da, eta Bilbao Exhibition Centren egin da, maiatzaren 30etik ekainaren 4ra bitartean. Laugarren Industria Iraultza esaten zaionaren testuinguruan, non digitalizazioa industri konpainien erronka nagusia bihurtu den, euskal zentroak 4.0 industriarako garatzen dituen teknologiak erakutsi ditu.

Teknologia digitalen sarrerarekin industri produkzioaren eredu tradizionalak eraldatzen ari da, eta IKERLANek tresnak garatzen ditu enpresak aldaketa horretara egokitu ahal izan daitezen: “enpresei industria konbentzionaletik 4.0 industriara igarotzen nola laguntzen diegu erakutsi dugu”, adierazi du zentroko Fabrikazio Aurreratuko unitateko zuzendari Xabier Sagartzazuk.

BIEMH azokan, zentro teknologikoak hainbat erakusgailu aurkeztu ditu bere ahalmenen adierazle hainbat arlotan: makineriaren urrutiko ikuskapena, sistema txertatu elektroniko espezializatuak, diseinu mekanikoa, efizientzia operatiboa eta saldu ondoko zerbitzu espezializatuak.

190 ikertzaile baino gehiagorekin industriaren digitalizazioa eta fabrikazio aurreratua lantzen, zentro teknologikoak beraien sektoreetan liderrak diren enpresetarako egiten du lan, esaterako Fagor Arrasaterako. Bere gaitasunetan sartzen dira, besteak beste, elektronika, komunikazioak eta informatika, bai eta mekanika, diseinua eta fidagarritasun estrukturala, kntrola eta monitorizazioa ere. Gainera, zentroak bere bezeroei zerbitzua emateko negozio aukera berriak bilatzen laguntzen die zerbitizaziorako azken teknologietan oinarrituta.

Erakusgailuak

“Bienalean makina-erremintaren fabrikatzaile nagusiek hartu dute parte eta, horregatik, aukera paregabea izan da haiei gure teknologia erakusteko, eta interes handia piztu du”, adierazi du Sagartzazuk.

Bere gaitasunak aurkezteko, IKERLANek lau erakusgailu aurkeztu ditu. Lehen erakusgailuak urrutiko ikuskapenak balio kate osoan egiten duen ekarpena ikusiko da, Zehazki, garraio bertikaleko instalazio baten bankua eskalan jarriko da. Instalazioa Oronarekin elkarlanean garatu da. Bertan, egiaztatu ahal izan da, batetik, nola neurtzen diren birtualki makina batean makinaren egoerari buruzko informazio garrantzitsua ematen duten parametro fisikoak eta, bestetik, nola bidaltzen diren neurri horiek M2M nodo baten bidez datu zentro batera, han operatibari, osasunari, efizientzia energetikoari, errendimendu mekanikoari eta abarri lotutako egoerak aztertu eta zehaztu ahal izateko.

Bigarren erakusgailuak, zeina fabrikazio aurreratuko eta 4.0 Industriako teknologiei oso lotuta baitago, Fagor Arrasaterekin batera garatutako kasu zehatz bat erakutsiko du. Prentsen lerroak urrutitik ikuskatzeko sistema bat da, eta makinaren parametro nagusien bilakaera ikustea ahalbidetzen du, ekoizpenaren kalitatea ziurtatzeko. Horrez gain, makinari egin behar zaizkion mantentze lanen gainean erabakiak hartzeko baliagarria den informazioa ere ematen digu.

Hirugarren erakusgailuan, zentroak industriarako sistema elektroniko txertatu espezializatuak garatzeko dituen gaitasunak erakutsi ditu, sentsorika eta mikrosentsorikako soluzioetan oinarrituta. Ikusi ahal izan dira Laulagunentzat egindako errodamendu adimendun baten adibideak, Urolarako PET botilak berotu eta puzteko prozesuen sentsorizaziorako gailuak edo aurkako inguruneetan, esaterako industriako inguruneetan, informazioa modu sinkronizatuan eta haririk gabe denbora errealean komunikatzeko gai diren sentsoreen soluzioak.

Bukatzeko, diseinu mekanikoan eta fidagarritasun estrukturalean, efizientzia operatiboan eta saldu osteko zerbitzu aurreratuetan dituen ahalmenak ere erakutsi ditu IKERLANek.

BIEMH azokari buruz

BIEMHa azoka profesionala da eta Bilbao Exhibition Centrek eta Makina-erreminten Fabrikatzaileen Elkarteak antolatzen dute, Makina-erreminten Inportatzaileen eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin. 30 herrialdetatik etorritako 1.400 etxe baino gehiago egon dira produktuak erakusten, Europan makina-erreminten sektorean egiten den ekitaldi garrantzitsuenetako honen 29. edizioan.

IKERLANi buruz

IKERLAN zentro liderra da teknologiaren transferentzian, ikertzaileen espezializazioan eta enpresari balio lehiakorra ematen, besteak beste bere ikertzaileen espezializazioagatik. Soluzio integralak eskaintzen ditu, hainbat eremu teknologiko uztartuz. Hori posible izateko arrazoia da hiru esparru handitan espezializazio maila handia duela: Elektronika, informazio eta komunikazioko teknologiak (EIKT), Energia eta Potentziako Elektronika, eta Fabrikazio Aurreratua. Gaur egun, langile taldea 280 pertsona inguruk osatzen dute.

close overlay