options
search icon
email icon
EU
rrss gif icons
twitter icon
linkedin icon youtube icon

IK4-IKERLAN tren garraioa irauli nahi duen europar proiektu batean parte hartzen ari da

shape

Roll2Rail proiektuan etorkizuneko trenetarako teknologiak ikertu eta garatuko dira

IK4-IKERLAN tren garraioa irauli nahi duen europar proiektu batean parte hartzen ari da

29/05/2015

shape
  • Trenen ahalmena %15 eta puntualitatea %50 handitzea espero da, eta energiaren kontsumoa %30 eta kostuak %40 murriztea
  • Proiektuak 16 milioi euroren aurrekontua izango du eta kontinenteko fabrikatzaile nagusiek parte hartzen dute
     

Europar Batasunak (EB) iraultza ekarri nahi du tren bidezko garraiora, erabilera sustatzeko eta sektoreko enpresen lehiakortasuna bultzatzeko. Xede horrekin, Roll2Rail izeneko proiektu anbiziotsu bat jarri du martxan, eta IK4-IKERLAN euskal zentro teknologikoa bertan ari da parte hartzen, proiektuaren lidergo teknologikoa duen CAF enpresarekin batera.

I+G+B bultzatu nahi du, merkatura orientatuta nabarmen, tren sektorearen produktuetarako soluzio berritzaileetan teknologia aurreratuak azkarrago integratzeko. Roll2Rail proiektuak teknologiarik aurreratuenak ikertu eta hedatuko ditu, trenez bidaiariak garraiatzeko ahalmena %15 eta puntualitatea %50 areagotzeko, eta kontsumoaren energia %30 eta fabrikazio kostuak %40 murrizteko, segurtasun eta erosotasun mailak handitzeaz eta sortutako zarata gutxitzeaz gainera.

CAF eta IK4-IKERLAN partzuergo bateko kide izango dira, zeinean sektoreko Europako fabrikatzaile eta eragile nagusiak ere egongo diren, Europako Tren Industriaren Elkarteak gidatuta (UNIFE). Proiektua orain dela gutxi jarri da martxan, bi urte eta erdi iraungo du, eta 16 milioi euroren aurrekontua izango du, I+G babesteko Horizon 2020 europar programaren bidez finantzatuta. Programaren barruan, Roll2Rail ekimena 'Mobility for Growth' estrategiaren parte da (Hazkunderako mugikortasuna).

EBren apustua

Tren bidezko garraioa da EBk egin duen aukera bere mugen baitan mugikortasuna hobetzeko. Sektorea bere eraginkortasunagatik da estrategikoa, pertsona eta merkantzi kopuru handia lekualdatzea ahalbidetzen duelako, ez duelako kutsatzen eta energia garbien erabilera integratzeko aukera ematen duelako.

Gainera, espero da trenaren merkatuan datozen urteetan mundu osoan hazkunde handia gertatzea. Sektore lehiakor horretan etorkizunean bere enpresei hobeto kokatuta egoten laguntzeko, Europar Batasunak I+Gan inbertsio handia egitea erabaki du.

Proiektu anbiziotsua

Proiektu anbiziotsu honetan etorkizuneko trenak garatzeko zein arlotan egin behar den aurrera identifikatu da, eta horietako bakoitzerako lan pakete bat ezarri da, puntako enpresa batek gidatuko duena. Besteak beste, landuko diren arloak dira trakzioa, erdieroale berriekin, haririk gabeko komunikazioak, kontrol sarerako eta monitorizaziorako, frenoak, kotxeen egitura, konpositezkoa, bogie aurreratuak edo trenaren barrualdeko diseinua eta erosotasuna.

CAFek gidatzen duen paketeak haririk gabeko komunikazioak lantzen ditu, eta IK4-IKERLANen ere partaidetza dauka. Lortu nahi den helburu nagusia teknologiak ikertzea da, haririk gabeko komunikazio sendoen belaunaldi berri bat hedatu ahal izateko, kontrol eta monitorizazio aplikazioetarako. Horrenbestez, trenen lotura malgutzeaz gain, trenetan dauden kable tona asko eta ehunka konektore kendu ahal izango dira, eta horrek ahalbidetuko du pisua murriztea, lehengaien kontsumoa gutxiagotzea, fidagarritasuna hobetzea eta trenak fabrikatzeko eta mantentzeko prozesua sinplifikatzea.

Trakzio eta monitorizazio eta kontrolerako haririk gabeko sistema sendoen arloek, garrantzi estrategikoa dute trenen sektorean eta IK4-IKERLANek esperientzia handia du arlo horretako ikerketa eta teknologi garapenean.

Partaidetza koordinatua

Ekimen honetan CAFek eta IK4-IKERLANek modu koordinatuan parte hartzea bien artean dagoen elkarlanaren estrategia egonkorraren baitan kokatzen da, eta horri esker modu etengabean teknologiaren abangoardian egon daitezke, CAFen produktuen katalogoari azken aurrerapenak gehitzeko.

Proiektuan IK4-IKERLANek duen arduradun Carlos Cantok dioenez, "EBk CAFi Roll2Rail proiektuaren lidergo teknologikoa gauzatzeko erantzukizuna eta IK4-IKERLANi bertan lan egiteko aukera eman izana bi erakundeen ibilbidearen eta ahalmenaren errekonozimendua da".

"IK4-IKERLANentzat, proiektu honetan parte hartzea oso aukera handia da, izan ere, CAFekin lan egiteaz gain, Europako tren sektorean liderrak diren beste konpainia eta eragileekin ere lan egingo dugu", gehitu du zentro teknologikoko ikertzaileak.

Shift2Rail

Ekimena ShiftRail izeneko plataforma publiko-pribatu batek bultzatzen du, eta bertako kide dira sektoreko Europako enpresa nagusiak. Plataforma trenaren europar industria modernizatzeko ekimen handiak koordinatzeaz arduratzen da, eta hiru proiektu jarri berri ditu abian: In2Rail, IT2Rail eta aipatutako Roll2Rail.

IT2Rail eta Roll2Rail UNIFE-Europako Tren Industriaren Elkarteak gidatuko ditu, eta Network Railek, hau da, Erresuma Batuko tren azpiegituren administratzaileak, In2Rail koordinatuko du.

IK4-IKERLANi buruz

IK4-IKERLAN zentro liderra da teknologiaren transferentziari eta enpresei balio lehiakorra emateari dagokionez, hainbat domeinu teknologiko konbinatuz soluzio integralak eskaintzeko ahalmena baitu. Hori posible izateko arrazoia da sei esparru handitan espezializazio maila handia duela: sistema txertatuak, potentziako elektronika, mikroteknologiak, energiaren eraginkortasuna eta biltegiratzea, fidagarritasun estrukturala eta fabrikazio aurreratua, eta laguntzaile sare garrantzitsu bat du, nazionala zein nazioartekoa, bezeroei soluziorik onena emateko eskaintza osatzen duena.

Plantillan kualifikazio handiko 200 ikertzaile inguru duelarik, urtero I+Gko 120 proiektu baino gehiago garatzen ditu hainbat sektoretako enpresekin, horien artean garraioa, energia eta ekipo ondasunak egonik, 10 milioi euro baino gehiagoren balioarekin.


Proiektuaren fitxa

Izena: New dependable rolling stock for a more sustainable, intelligent and comfortable rail transport in Europe, Roll2Rail
Erakunde finantzatzailea: Europar Batasuna
Programa: Horizon 2020
Strategic objective: MG-2.3-2014 - New generation of rail vehicles
Kontratu zenbakia: 636032
Proiektuaren koordinatzailea: UNIFE
 

close overlay