options
search icon
email icon
EU
rrss gif icons
twitter icon
linkedin icon youtube icon

Lege oharra

Informazio Gizarteko Zerbitzuen eta Merkataritza Elektronikoaren uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 10. artikuluan xedatzen den informatzeko betebeharra betez, ondoren honako datu hauek adierazten dira: Webgune honen enpresa titularra da:

IKERLAN, S. Coop.

J. M. Arizmendiarrieta pasealekua, 2

Arrasate-Mondragón

Gipuzkoa

IFK: F20.079828

Eusko Jaurlaritzako Sozietate Kooperatiboen Inskripzio Liburuan inskribatua, GUI-33 folioan, 33 zenbakiko idazkunean, 12/82 inskripzio zenbakia eta GUI gakoa eman zaiolarik, mila bederatziehun eta laurogeita biko irailaren hogeita hamarreko datarekin

ERABILTZAILEAK:

IKERLANen webgunean sartzean edo erabiltzean ERABILTZAILEAren izaera hartzen da, zeinak webgunean sartu edo webguna erabiltzen duen unetik hemen adierazitako Erabiltzeko Baldintza Orokorrak onartzen dituen. Aipatu Baldintzak aplikagarriak izango dira, dagozkion Kontratatzeko Baldintza Orokorretan derrigor bete beharreko baldintzak gorabehera.

ATARIAREN ERABILERA:

IKERLANen webguneak IKERLANen edo bere lizentziadunen Interneteko informazioak, zerbitzuak, programak edo datuak atzitzeko aukera ematen du (aurrerantzean “edukiak”), ERABILTZAILEAk atzitu ahal izateko.

ERABILTZAILEAk ATARIA erabiltzeko erantzukizuna bereganatzen du.

ERABILTZAILEAk konpromisoa hartzen du IKERLANek bere webgunearen bidez aipamen moduan eta ez era mugatzailean eskaintzen dituen eduki eta zerbitzuak egoki erabiltzeko, eta honetarako ez erabiltzeko:

  1. Legez kontrako jarduerak, legez kanpokoak, fede onaren kontrakoak eta ordena publikoaren kontrakoak egitea;
  2. Eduki edo propaganda arrazistak, xenofoboak, pornografikoak, legez kanpokoak, terrorismoaren apologia egiten dutenak edota giza eskubideen aurkakoak hedatzea;
  3. IKERLANen, bere hornitzaileen edota hirugarrenen sistema fisikoetan eta logikoetan kalteak eragitea, sarean birus informatikoak edota lehen aipatutako kalteak eragin ditzakeen beste edozer sistema fisiko edo logiko sartzea edo zabaltzea;
  4. Beste erabiltzaile batzuen posta elektronikoan sartzen ahalegintzea eta, sartuz gero, horiek erabiltzea eta beren mezuak aldatzea edo manipulatzea.

JABETZA INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA:

IKERLAN, berez edo lagapenaren hartzaile gisa, bere web orriaren jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubide guztien titularra da, baita bertan dauden elementu guztiena ere (esaterako: irudiak, testuak, marka edo logotipoak, kolore konbinazioak, egitura eta diseinua, erabilitako materialen hautaketa, funtzionatzeko behar diren ordenagailu programak, sarbidea eta erabilera, etab.); titularitate hori IKERLANena edo bere lizentziadunena da.

Eskubide guztiak erreserbaturik. Jabetza Intelektualari Buruzko Legearen 8 artikuluan eta 32.1 artikuluko bigarren paragrafoan xedatutakoaren arabera, berariaz debekatuta dago web orri honetako eduki guztiak zein zati bat kopiatzea, banatzea eta publikoki jakinaraztea, horren barruan dela eskura jartzeko modalitatea, helburu komertzialekin, edozein euskarritan eta edozein bitarteko tekniko erabiliz, IKERLANen baimenik gabe. ERABILTZAILEAk konpromisoa hartzen du IKERLANen titularitatekoak diren Jabetza Intelektualeko eta Industrialeko eskubideak errespetatzeko. Webguneko elementuak bistaratu ahal izango ditu, baita inprimatu, kopiatu eta bere ordenagailuko disko gogorrean edo beste edozein euskarri fisikotan gorde ere, betiere soil-soilik bere erabilera pertsonal eta pribaturako baldin bada.

ERABILTZAILEAk ez du IKERLANen orrian kokatuta egon daitekeen edozein babesgailu edo segurtasun sistema ezabatuko, aldatuko, saihestuko edo manipulatuko.

GARANTIAK ETA ERANTZUKIZUNA SALBUESTEA:

IKERLANek web orrian curriculumak jasotzeko eta tratatzeko duen zerbitzuari dagokionez eta curriculum horiek dituzten datu pertsonalei dagokienez, jakinarazten dizugu zuk datu horiek ematean IKERLANi berariazko baimena eta oniritzia ematen diozula ematen dituzun eta etorkizunean eman ditzakezun datuak erabiltzeko; horien tratamenduaren helburua IKERLANek behar ditzakeen langileak eta hautagaiak hautatzea da soil-soilik eta, hori dela-eta, baldintza hauek onartzeak esan nahi du berariazko baimena ematen duzula emandako datuak edo etorkizunean eman ditzakezunak xede horretarako eta datuen azterketa egiteko erabiltzeko, IKERLANek une bakoitzean pertsonalaren inguruan izan ditzakeen beharretara ahalik eta ondoen molda daitezen hautatu ahal izateko.

IKERLANek aipatutako datuen sekretua eta konfidentzialtasuna bermatzen ditu, eta legeak agindutakoa aplikatuko du datuen erabilerei eta xedeei eta titularren eskubideak gauzatzeari dagokienez.

IKERLANek ez du inolako erantzukizunik bereganatuko hainbat egoeratan gerta daitezkeen edozein motatako kalte edo galerengatik, esaterako: edukietan akatsak edo hutsuneak izateagatik, ataria eskuragarri ez egoteagatik edo edukietan birusak edo programa kaltegarriak transmititzeagatik, nahiz eta hori ekiditeko har daitezkeen neurri teknologiko guztiak hartu dituen.

ALDAKETAK:

IKERLANek beretzat gordetzen du bere webgunean egokitzat dituen aldaketak egiteko eskubidea, aldez aurretik ohartarazi beharrik eduki gabe, eta webgunearen bidez ematen diren eduki eta zerbitzuak zein webgunean horiek aurkezteko edo kokatzeko modua aldatu, bertan behera utzi edo gehitu ahal izango ditu.

ESTEKAK:

Webgunean Interneteko beste gune batzuetarako estekak edo hiperestekak egonez gero, IKERLANek ez du gune eta eduki horien gaineko inolako kontrolik egingo.

IKERLANek ez du inolako erantzukizunik bereganatuko beste webgune batekoa den esteka bateko edukiengatik, eta ez du bermatuko hiperesteka horietako edo Interneteko beste gune batzuetako edozein material edo informazioren erabilgarritasun teknikoa, kalitatea, fidagarritasuna, zorroztasuna, neurria, egiazkotasuna, baliagarritasuna eta konstituzionaltasuna.

Halaber, kanpoko konexio horiek sartzeak ez du ekarriko konektatutako entitate horiekin loturarik, bat egiterik edo partaidetzarik egotea.

OROKORTASUNAK:

IKERLANek baldintza hauek urratzea eta bere webgunearen edozein erabilera desegoki jazarriko du eta, horretarako, zuzenbidean dagozkiokeen ekintza zibil eta penal guztiak gauzatuko ditu.

BALDINTZA HAUEN ALDAKETA ETA IRAUPENA:

IKERLANek edozein unetan hemen zehaztutako baldintzak aldatu ahal izango ditu, eta behar bezala argitaratuko ditu, hemen agertzen diren bezala. Aipatutako baldintzen indarraldia ikusgai dauden bitartekoa izango da, eta behar bezala argitaratutako beste batzuek aldatu arte egongo dira horiek indarrean.

LEGERIA APLIKAGARRIA ETA JURISDIKZIOA:

IKERLANen eta ERABILTZAILEAren arteko harremana Espainian indarrean dagoen legeriaren arabera arautuko da.

shape
close overlay