options
search icon
email icon
EU
rrss gif icons
twitter icon
linkedin icon youtube icon

SW SISTEMETAN IRREGULARTASUNAK HAUTEMATEA


Erreferentzia

DOCSWF1

Lanpostu huts kopurua

1

Mota

Lanaldi osoa

Espezialitatea

Fabrikazio Aurreratua


18/08/2017

shape

DESKRIBAPENA

Ereduak egiaztatzeko mota desberdinen (model checking, laburtuta MC) ezaugarriak probatzeko ziurtatzaile automatikoak erabiltzea da tesiaren oinarrizko helburua.
Aeronautikoa, medikuntzarena edo trenbideena bezalako hainbat sektoretan ezartzen diren safety-critical software sistemek, martxan jarri aurretik, zorrotz egiaztatuak izatea behar dute.
Egiaztatze formaleko teknikek softwarearen egiaztatze prozesua automatizatzea eta formalizatzea dute helburu, horrela, seguruago egiteko.
Sistema baten zehaztapen edo eredu jakin batek zehaztutako ezaugarri bat asebetetzen ote duen egiaztatzeko teknika formala da MC teknika.
Tesi honetan hainbat MC sistema egiaztatuko dira. 
Helburuak:
• MC eta egiaztatze formaleko tekniketako teknologiaren egoera ikertzea.
• MCrako tresna posibleak aztertzea eta MC ikerketa-kasu praktiko bat proposatzea.
• Ereduak egiaztatzeko ikerketa kasua diseinatzea, egiaztatzea eta ezartzea.

BETEKIZUNAK

BALDINTZAK:

 Telekomunikazio Ingeniaritza, Ingeniaritza Informatiko, Ingeniaritza Elektroniko, Matematikan Lizentziatura, Fisikan Lizentziatura edo antzekoak.
Ingelesa jakitea beharrezkoa da.
Doktoregaiak kontzeptu eta komunikazio eskema berriak garatzeko motibazio eta ekimena izan beharko ditu; arazoak konpontzeko lidergorako gaitasuna ere garrantzitsua izango da.
Doktoregaiak honako gai hauetan dituen konpetentziak era positiboan baloratuko dira:
• Programazio lengoaiak: C, C++, etab.
• Simulazio eta modelaketarako lengoaiak: OPNET, Omnet++, Matlab, etab.
• Matematika.
• Arazoak konpontzeko lidergorako eta orientabiderako gaitasuna.
• Taldean lan egiteko gaitasuna.
Bokazio zientifikoa.

Interesatzen zaizu?

Zure profila dela uste baduzu bidali zure datuak

Fitxategiaren gehienezko tamaina 2 Mb-koa da

Derrigorrezko eremuak

Irakurri du eta onartzen dut pribatutasun politika de IK4-Ikerlan

GURE Fabrikazio Aurreratua LERROAREKIN ZERIKUSIA DUEN ESKAINTZA

Ezagutu gehiago Fabrikazio Aurreratua-en gainean
close overlay