options
search icon
email icon
EU
rrss gif icons
twitter icon
linkedin icon youtube icon

MONITORIZAZIOKO IKERTZAILEA


Erreferentzia

KTM20173

Lanpostu huts kopurua

1

Mota

Lanaldi osoa

Espezialitatea

Fabrikazio Aurreratua

Lan Lekua

Arrasate-Mondragon


18/08/2017

shape

EGINKIZUNAK

Eskaintzen den ikertzaile lanpostua Monitorizazio espezializazio taldean kokatzen da, zeina Kontrola eta Monitorizazioa ezagutza arlokoa baita.

Hauek dira lanpostuari dagozkio zeregin eta funtzio nagusiak:

  • Transferentzia proiektuen garapenean parte hartzea hainbat bezerorekin, arazo jakin baterako planteatu beharreko irtenbideak definituz, beharrezko jarduerak diseinatuz eta garatuz, baliozkotze planak landuz eta gauzatuz (laborategian eta landa-lanean), eta beharrezko txostenak idatziz.
  • Saiakuntza kanpainetan parte hartzea, bai laborategiko baldintzetan, bai industri eremuetan, bezeroaren etxean.
  • Neurri esperimentaletako datuen ondorengo prozesamendua egitea, eta analisi garrantzitsuak egitea.
  • Industriako hainbat sektoretan dauden sistema elektriko-mekanikoen portaera bibro-akustikoaren modelizazio lanetan parte hartzea.
  • Zereginak edo lan paketeak kudeatzen eta gauzatzen parte hartzea, proiektuen barruan, eta gainerako lankideekin batera elkarlanean arituta.
  • Bezeroarekin, erakundeekin eta zentro laguntzaileekin elkarreraginean egotea.

BETEKIZUNAK

 FORMAKUNTZA:

  • Eskatzen den titulazioa: Industri ingeniaritza, Industriako Automatika eta Elektronikako ingeniaritza, Telekomunikazioetako ingeniaritza, Fisikako lizentzia, Matematikako lizentzia.
  • Doktoretza edukitza baloratuko da
  • Baloratuko da aurretik esperientzia izatea enpresekin batera egindako I+Gko proiektuetan, bai eta Europako esparru programa barruko proiektuetan ere.
  • Sistema fisikoen ereduak egiteko tresnak menperatzea, esaterako Dymola edo Matlab/Simulink
  • Matlab inguruneko seinaleen prozesamendua menderatzea
  • Seinalea eskuratzeko aurretiazko esperientzia baloratuko da, Brüel & Kjaer, National Instrument, Oros, etab.

ESPERIENTZIA:

  • Baloratuko da aurretik esperientzia izatea enpresekin batera egindako I+Gko proiektuetan, bai eta Europako esparru programa barruko proiektuetan ere.

GAITASUNAK:

  • Ingelesa menperatzea, ahoz eta idatziz
  • Baloratuko da euskara jakitea, bai eta beste hizkuntza batzuk jakitea ere, esaterako alemana edo frantsesa.
  • Autonomia, sormena, komunikatzeko gaitasuna
  • Harremanetarako eta talde lanerako gaitasuna.
  • Proaktibitatea, erantzukizuna eta konpromisoa erronka diren egoerei aurre egiteko.

Interesatzen zaizu?

Zure profila dela uste baduzu bidali zure datuak

Fitxategiaren gehienezko tamaina 2 Mb-koa da

Derrigorrezko eremuak

Irakurri du eta onartzen dut pribatutasun politika de IK4-Ikerlan

GURE Fabrikazio Aurreratua LERROAREKIN ZERIKUSIA DUEN ESKAINTZA

Ezagutu gehiago Fabrikazio Aurreratua-en gainean
close overlay