options
search icon
email icon
EU
rrss gif icons
twitter icon
linkedin icon youtube icon

KONTSUMO ULTRA BAXUKO MIKROSISTEMEN DIZIPLINA ASKOTAKO INTEGRAZIOA 4.0 INDUSTRI INGURUNEETAN


Erreferentzia

DOCMIK1

Lanpostu huts kopurua

1

Mota

Lanaldi osoa

Espezialitatea

Elektronika, Informazio eta Komunikazio Teknologiak


18/08/2017

shape

DESKRIBAPENA

Gaur egungo testuinguru teknologikoan, industri inguruneetarako mikrosistema autonomoak sortzea funtsezkoa da industria Industry 4.0 e Internet of Things-en estrategiaren barruan kokatzeko. Integrazio horrek oso eragin zabala izango du lainoan produktu (objektu adimendunak), negozio eta zerbitzu berriak sortzeari dagokionez. Elementu berri horiek sistema gero eta txikiagoak behar dituzte (miniaturizazioa), prestazio gehiagorekin (adimena) eta energi kontsumo txikiagoarekin (autonomia), ingurune konplexuetan lan egiteko (moldagarritasuna) eta hainbat sektoretan aplikatu ahal izateko (garraioa, ekipo ondasunak, energia eta segurtasuna). Horregatik, doktore tesi honek miniaturizazio eta integrazioa teknikak definituko ditu, arkitektura modular bat inplementatuz Sistema Integratu Adimendunak garatzeko, miniaturizatuak, haririk gabeak eta kontsumo baxukoak. Arkitektura horrek mikrosistemaren osagai guztien integrazio sendoa eta moldagarria eskainiko du (sentsoreak-aktuadoreak, seinale egokitzapena, kapsulatzea), eskakizun aldakorrak dituzten diziplina askotako inguruneetan aplikatzeko. Kontzepzio modular miniaturizatuak aukera emango du mikrosistemen morfologia, tamaina eta konfigurazio desberdinekin hainbat funtzionalitate sortzeko, kostu baxuan eta garatzeko epe laburrean. Ahalmen berri horiek mikrosistema autonomoak industri sentsorizazioko produktu eta aplikazioetan integratzea ahalbidetuko dute.

Halaber, modularitate horrek, balio erantsiko produktu adimendunak sortzeaz gain, zeina funtsezko elementua den merkatu globalizatuan, era berean eskainiko ditu prozesuak digitalizatzeko erremintak ere, efizientzia energetikoa, produktibitatea, datuak analizatzeko gaitasuna, moldagarritasuna eta produktuen mantentzea handitzeko. IKERLANen iritziz, tesi hau funtsezkoa da 4.0 industrian aukera berriak bilatzeko, eta bat dator IKERLAN bera hainbat arlo osagarritan egiten ari den garapen eta ikerketa propioarekin, horien artean egonik Energy Harvesting, Haririk Gabeko Komunitateak, Zibersegurtasuna eta Mikrokapsulatzea.

BETEKIZUNAK

BALDINTZAK:

Titulazioa eta Espezialitatea: Ingeniari Elektrikoa/Elektronikoa/Automatika eta Kontrola edo antzeko titulazioa Industria Mikrosistemei lotutako arlo batean.
Hizkuntzak: Ingelesa arin. System On Chip kapsulatzeari buruzko ezagutza baloratuko da.

Interesatzen zaizu?

Zure profila dela uste baduzu bidali zure datuak

Fitxategiaren gehienezko tamaina 2 Mb-koa da

Derrigorrezko eremuak

Irakurri du eta onartzen dut pribatutasun politika de IK4-Ikerlan

GURE Elektronika, Informazio eta Komunikazio Teknologiak LERROAREKIN ZERIKUSIA DUEN ESKAINTZA

Ezagutu gehiago Elektronika, Informazio eta Komunikazio Teknologiak-en gainean
close overlay