options
search icon
email icon
EU
rrss gif icons
twitter icon
linkedin icon youtube icon

Elektronikako eta komunikazioetako ikertzailea


Erreferentzia

KOS20171

Lanpostu huts kopurua

1

Mota

Lanaldi osoa

Espezialitatea

Elektronika, Informazio eta Komunikazio Teknologiak

Lan Lekua

Arrasate-Mondragon


20/11/2017

shape

DESKRIBAPENA

Eskaintzen den ikertzaile lanpostua Komunikazio, Plataforma eta Mikrosistemen Arloan kokatzen da.

EGINKIZUNAK

Hauek dira lanpostuari dagozkio zeregin eta funtzio nagusiak:

  • Transferentzia proiektuak gidatzea eta haien garapenean parte hartzea hainbat bezerorekin, arazo jakin batzuetarako planteatu beharreko irtenbideak definituz, beharrezko jarduerak diseinatuz eta garatuz, baliozkotze planak landuz eta gauzatuz, eta dagozkien txostenak idatziz.
  • Zeregin edo lan paketeen kudeaketa eta gauzatzea gidatzea eta lan horietan parte hartzea, proiektuen barruan, eta gainerako lankideekin batera elkarlanean arituta.
  • Bezeroarekin, erakundeekin eta zentro laguntzaileekin elkarreraginean egotea.
  • Industri inguruneetako hari gabeko komunikazioetarako zein kableatuetarako soluzio txertatuak diseinatzea, garatzea eta balidatzea.

ERANTZUKIZUNAK

  • Esleitutako proiektuen lan teknikoak garatzeko eta gauzatzeko proiektuen definizioa.
  • Garapenen dokumentazioa.
  • Bezeroarekin eta zentro laguntzaileekin zuzenean hitz egitea.

BETEKIZUNAK

FORMAKUNTZA:

  • Telekomunikazioetako Ingeniaritzan edo antzeko
  • Baloratuko da Ingeniaritzan doktorea izatea.

ESPERIENTZIA:

  • Sistema txertatuen programazioa C lengoaian (System-on-Chip, FPGA, etab), bai eta Linux txertatuaren gaineko ezagutzak ere.
    • Baloratuko da:
      • Esperientzia izatea irrati-frekuentziako soluzioen erabileran  (BLE, WiFi, jabea, etab), bai eta industriako aplikazioetarako soluzio kableatuetan ere (EtherCAT, PROFINET, etab.)
      • Esperientzia izatea denbora errala behar duten industri aplikazioetan, bai eta kontsumo txikiko aplikazioetan ere.

GAITASUNAK:

  • Ingelesaren ahozko eta idatzizko ezagutza.
  • Autonomia, sorkuntza, komunikatzeko gaitasuna.
  • Harremanetarako eta talde lanerako gaitasuna eta emaitzetara bideratuta egotea.
  • Proaktibitatea, erantzukizuna eta konpromisoa

Interesatzen zaizu?

Zure profila dela uste baduzu bidali zure datuak

Fitxategiaren gehienezko tamaina 2 Mb-koa da

Derrigorrezko eremuak

Irakurri du eta onartzen dut pribatutasun politika de IK4-Ikerlan

GURE Elektronika, Informazio eta Komunikazio Teknologiak LERROAREKIN ZERIKUSIA DUEN ESKAINTZA

Ezagutu gehiago Elektronika, Informazio eta Komunikazio Teknologiak-en gainean
close overlay