options
search icon
email icon
EU
rrss gif icons
twitter icon
linkedin icon youtube icon

CBM SISTEMA AURRERATUAK: IGOGAILU ERABILERAREN KASUA


Erreferentzia

DOCMON2

Lanpostu huts kopurua

1

Mota

Lanaldi osoa

Espezialitatea

Fabrikazio Aurreratua


18/08/2017

shape

EGINKIZUNAK

Mantentze zerbitzuek balio altuko sistemen kostuaren zati handia hartzen dute, bereziki arazo posibleak jarduerarik gabeko tarte luzeetan gertatzean. Igogailuen industriaren kasuan adibidez, baldintzetan oinarritutako mantentze estrategiek sistema horien segurtasun- eta fidagarritasun baldintzen kostuaren zati handi bat hartzen dute. Estrategia horiek sistemaren egokitasuna gidatzen dute aurreikus daitekeen mantentze baldintzen ebaluaketarako. Baldintzen monitorizatze eskemak sistemako aldagarri zehatzen neurgarritasunean oinarritzen dira. Neurketak prozesatu egiten dira elementuaren (kasu honetan igogailua) hutsegite-baldintzak hautematen laguntzeko ezaugarriak zedarritzeko helburuz.

Bereziki, honako hauek dira tesi honetako helburu orokorrak:

• Igogailu batek ibilbidean zehar duen garapen dinamikoa irudikatzeko gaitasuna duten azpisistema elektriko eta mekanikoak barneratzen dituzten instalazio elektro-mekanikoen garapena.
• Hainbat igogailu konfigurazio irudikatzeko eskala txikian sortutako igogailuak erabiltzea. 
• Dimentsio analisia erabiltzea jatorrizko sistemaren eta erabilitako eskala txikikoaren arteko antzekotasunak neurtuz.
• Hautemate birtualerako estatu-espazioen lauki errekurtsibo txikienen algoritmoen deribazioak erabiltzea.

Era berean, hauek dira tesiaren helburu espezifikoak:

• Igogailuen mantentze prebentiborako ereduetan oinarritutako hautemate birtualaren inguruko galderei erantzutea.
• Gai izatea, ez soilik une jakin batean igogailu baten osasun egoera zehatza ezagutzeko, baita instalazioaren egoera uneoro monitorizatzeko ere, endekapen posiblea aurreikusiz eta beharrezko suertatzean, mantentze jarduerak jadanik prestatuak izateko. 

BETEKIZUNAK

BALDINTZAK:

 Eskatutako titulazioa: Industria Ingeniaritza, Automatika eta Industri Elektronikako Ingeniaritza, Telekomunikazioen Ingeniaritza, Fisikako Lizentziatura, Matematiketako Lizentziatura. Dymola edo Matlab / Simulink bezalako sistema fisikoen modelatzerako tresnak ezagutzea kontuan izango da. Matlab eremuan seinalearen prozesatzea ezagutzea kontuan izango da. Brüel & Kjaer, National Instrument, Oros, etab. bezalako seinale jabekuntzarako sistemen erabileran esperientzia izatea baloratuko da.

Hizkuntzak: Ingelesaren ahozko eta idatzizko ezagutza.

Euskararen eta alemana edo frantsesa bezalako beste hizkuntza batzuen ezagutza kontuan izango da. Autonomia, sorkuntza, komunikatzeko gaitasuna. Taldean lan egiteko eta harremanetarako gaitasuna. Erronka gisa etorriko diren egoerei aurre egiteko jarrera proaktiboa, ardura eta konpromisoa.

Interesatzen zaizu?

Zure profila dela uste baduzu bidali zure datuak

Fitxategiaren gehienezko tamaina 2 Mb-koa da

Derrigorrezko eremuak

Irakurri du eta onartzen dut pribatutasun politika de IK4-Ikerlan

GURE Fabrikazio Aurreratua LERROAREKIN ZERIKUSIA DUEN ESKAINTZA

Ezagutu gehiago Fabrikazio Aurreratua-en gainean
close overlay