options
search icon
email icon
EU
rrss gif icons
twitter icon
linkedin icon youtube icon

Sistema adimendunak petrolio gordinaren erauzketan efizienteagoak izaten laguntzeko

shape shape
Sistema adimendunak petrolio gordinaren erauzketaren eraginkortasuna hobetzeko

Hobiaren baldintzak simulatzen dituen eta erauzteko teknikarik egokienak zehazten laguntzen duen plataforma

  • Bezeroa

    REPSOL

  • Sektorea

    ENERGIA

  • Espezializazio lerroak

    Elektronika, Informazio eta Komunikazio Teknologiak

  • Erronka

    Industriako makinen kontrolerako oso ohikoa da teleaginteak erabiltzea; halere, orain arte merkatuak ez du aukerarik eskaintzen gailu horiek urrutitik monitorizatzeko, eta horrekin abantaila ugari edukiko genituzke.

  • Soluzioa

    Gaur egun, antzeko probak egiteko, petrolio putzua zulatzean zuzenean ateratako harri zatiak erabiltzen dira. Halere, harri lekuko horiek garestiak dira, garraioa delikatua da eta herrialde batzuek, gainera, harri horiek erabiltzea debekatzen dute. Gainera, benetako harriaren gaineko saiakuntzek ez dute uzten fluidoek harriaren barruan egiten duten mugimendua ikusten.

    Garatutako plataformak baliagarria izango da behaketa zuzenak egiteko, kasu bakoitzerako teknikarik egokienak ezartzeko, erauzketa teknika berriak probatzeko eta, batez ere, Repsolek erabiltzen dituen simulazio eredu matematikoak fintzeko.

  • Onurak bezeroarentzat

    Simulazio plataforma hau konpainiaren instalazioetan dago jada funtzionamenduan. Core flooding-eko saiakuntzak sarri egiten diren arren benetako harri lagin txikien gainean, ekipo honekin enpresak erauzketa prozesuetan petrolioak duen portaera zuzenean ikusi dezake, lehenengo aldiz, aldi berean optimizatzeko aukerekin.

shape

Garapen teknologiko garrantzitsua da: eredu matematiko gutxi batzuk daude petrolio gordinaren eta uraren portaera zehazten saiatzen direnak poro mailan, baina zaila da esatea zenbaterainokoa den eredu fisikoen leialtasuna. Ekipo honek uzten digu harriaren barruan gertatzen dena era kontrolatuan erreproduzitzen eta ikusten

Ángel Rivero

Repsol

close overlay

Harpidetu gure newsletterrean gure aurrerapen teknologikoak ezagutzeko.

Egin harpidetza