options
search icon
email icon
EU
rrss gif icons
twitter icon
linkedin icon youtube icon

Produkzio sinkronizatua: eragingarritasun operatiboa prozesuetan

shape shape
Produkzio sinkronizatua: eragingarritasun operatiboa prozesuetan

Testuinguru konplexuetarako gestio eredu berria

  • Bezeroa

    BETSAIDE

  • Sektorea

    FUNDIZIOA (PROZESU INDUSTRIALAK)

  • Espezializazio lerroak

    Fabrikazio Aurreratua

  • Erronka

    Betsaidek urtuzko piezak produzitzen ditu sektore ugaritarako eta katalogo zabala du. Materialen, dimentsioen, lanen, kalitateko eskakizunen eta abarren desberdintasun handiak enpresaren eragingarritasuna zailtzen du produkzioari eta zerbitzu mailari dagokienez.

  • Soluzioa

    IK4-Ikerlan eta Betsaideren arteko lankidetza proiektu horren baitan, produkzioa gestionatzeko eredu berria ezarri dugu zerbitzuaren eragingarritasuna eta maila hobetzeko, materialen fluxua hobeto kontrolatzeko akaberen eta logistikaren eragingarritasuna areagotzeko, enpresako antolaketa egitura egungo beharretara egokitzeko eta informazio sistemaren aplikazio berriak garatzeko.

  • Onurak bezeroarentzat

    Proiektu horren ondorioz, Betsaidek gutxitu ahal izan ditu: gainezkatzearen, garraioaren eta edukiontzien kostuak zein biltegira sartzeko zikloaren denbora, geldialdi kopurua, produkzioko intzidentziak eta inbentarioetan gertatzen diren deskoadratzeen ehunekoa.

    Horrez gain, errendimendua, sarreren eremuko espazioa eta produktibitatea areagotzea lortu du plangintzari esker.

close overlay

Harpidetu gure newsletterrean gure aurrerapen teknologikoak ezagutzeko.

Egin harpidetza