options
search icon
email icon
EU
rrss gif icons
twitter icon
linkedin icon youtube icon

Larrialdiko deietarako eta telelaguntzarako komunikazio ziberseguruko sistema

shape shape
Larrialdiko deietarako eta telelaguntzarako komunikazio ziberseguruko sistema

M2M konektagarritasun zibersegurua ORONAren call-centerraren eta jasokuntza instalazioen arteko komunikaziorako.

  • Bezeroa

    GRUPO ORONA

  • Sektorea

    GARRAIOA

  • Espezializazio lerroak

    Elektronika, Informazio eta Komunikazio Teknologiak

  • Erronka

    Transmititutako datuak babestu eta nazioarteko araudiak beteko zituen komunikazio sistema behar zuen Oronak bere jasokuntza instalazio ugarien eta call-centerraren artean.

  • Soluzioa

    Oronarekin elkarlanean, IK4-Ikerlanen M2M (Machine-to-Machine) konektagarritasuna duten sistema txertatuen arkitektura banatua garatu dugu, ORONAren call-centerraren eta jasokuntza instalazioen arteko komunikaziorako. Sistemak larrialdiko deien eta urruneko telelaguntzako funtzioak ahalbidetzen ditu nazioarteko araudiak beteta. Gainera, eKontserbazioko zerbitzu berriak eskaintzeko milaka nodok osatzen duten M2M plataforma zibersegurua ezartzea ahalbidetzen du.

  • Onurak bezeroarentzat

    Oronak telealarma sistemak dituzten igogailuak biltzen ditu bere katalogoan garraio bertikalean erreskatea egiteko nazioarteko araudiak betez. Gainera, segurtasuneko (security) mekanismoak eta diseinu modularra dituzten sistema txertatuen arkitektura du.

    M2M multieskualdeko (dual / quad-band) eta multioperadoreko plataformen bidez, Oronak igogailu horien parametroen urruneko kontrola eta monitorizazioa modu ziberseguruan egin ditzake, biltegiratutako datuak babestuta eta sor daitezkeen akatsei aurre hartuta.

close overlay

Harpidetu gure newsletterrean gure aurrerapen teknologikoak ezagutzeko.

Egin harpidetza