options
search icon
email icon
EU
rrss gif icons
twitter icon
linkedin icon youtube icon

FPGA txispetan oinarritutako soluzioa aplikazio kritikoetarako

shape shape
FPGA txipetan oinarritutako soluzioa aplikazio kritikoetarako

Berriz programatu daitezkeen txipak segurtasun funtzional handirako

  • Bezeroa

    XILINX

  • Sektorea

    ELEKTRONIKA ETA IKT

  • Espezializazio lerroak

    Elektronika, Informazio eta Komunikazio Teknologiak

  • Erronka

    Sektore guztietako enpresetan gero eta gehiago erabiltzen ari diren gailu elektronikoak dira FPGA teknologiak. Teknologia horien arrakasta beren moldakortasunean datza, funtzio ugari betetzeko programatu daitezke eta.

    Orain arte, safety aplikazioetan erabiltzen zirenean (hau da, pertsonen edo balio handiko azpiegituren osotasuna baldintzatzen duten aplikazioak), beharrezkoa zen sisteman lanean bi txip batera aritzea. Horrela, txip batek huts egiten bazuen, besteak jarraitzen zuen segurtasun funtzioak betetzen.

  • Soluzioa

    IK4-IKERLANek eta mikroelektronikan munduko liderra den Xilinx enpresak berriz programatu daitezkeen txipetan (FPGA edo Field Programmable Gate Array teknologia darabiltenak) oinarritutako soluzio bat garatu dute elkarrekin, segurtasun funtzional handiko aplikazioetarako.

    Plataforma berri honek ahalbidetzen du gailu bakar batekin egitea zeregin delikatu hori. Horretarako, segurtasun funtzionaleko bi kanal ezarri dira txip berean.

  • Onurak bezeroarentzat

    Aurrerapen horri esker, soluzioa eraginkorra izatea lortu da, bai eta osagai gutxiagorekin fabrikatu ahal izatea eta, ondorioz, fabrikazioak kostu txikiagoa izatea ere bai.

    Sareko fluxu elektrikoa monitorizatzen duen txip batean probatu da garapenaren baliagarritasuna,, eta bere helburua da instalazio baten osotasuna arriskuan jartzen duten gaintentsioak ekiditea. TÜV Rheinland erakunde egiaztatzailearen aurrean, aplikazio honekin erakutsi da gailuak azpiegitura kritiko baten segurtasuna bermatu dezakeela, esaterako, sare elektriko batena.

    Erabilera honetatik haratago, plataforma prestatuta dago zorroztasun maila handiko hainbat sektoretan erabiltzeko, hala nola automobilgintzan, tren sektorean, medikuntzan, etab.

    Garapen horiei esker XILINX merkatu berrietara iritsi ahal izango da, balio handiko eremu batean, hala nola segurtasun handienekoan.

close overlay

Harpidetu gure newsletterrean gure aurrerapen teknologikoak ezagutzeko.

Egin harpidetza