options
search icon
email icon
EU
rrss gif icons
twitter icon
linkedin icon youtube icon

Brida ez estandarren diseinua

shape shape
Brida ez estandarren diseinua

Briden diseinu eta optimizazioko metodologia

  • Bezeroa

    GRUPO ULMA

  • Sektorea

    ENERGIA

  • Espezializazio lerroak

    Fabrikazio Aurreratua

  • Erronka

    ULMA Taldeak gero sektore eta erabilera ugaritan erabiltzeko bridak prestatzen ditu. Dena den, brida horiek ez dira berdinak izaten eta, gainera, gero erabiliko diren sektorearen arabera araudi mailako eskakizun ezberdinak bete behar dituzte.

    Testuinguru horren baitan, ULMAk ahalik eta eragingarriena zen eta era bakoitzeko baldintza guztiak errespetatzen dituen briden fabrikazio prozesua behar zuen.

  • Soluzioa

    ULMA Taldearekin elkarlanean, IK4-Ikerlanen, briden diseinu eta optimizaziorako metodologia ez estandarra garatu dugu eta bridak aplikazio jakineko lan baldintzetarako diseinatzen dira modu espezifikoan: 3 m arteko hodien dimentsioak, presio altuak, tenperatura altuak eta abar.

    Garatutako metodologiak kalkulu analitikoen eta elementu finituen bidez briden dimentsionamendu optimizatua egitea ahalbidetzen du. Hala, integritate estrukturalaren eta hermetikotasunaren ikuspegietatik portaera zuzena berma daiteke. Diseinuek, gainera, sektore horretan aplikagarriak diren araudien baldintzak betetzen dituzte: Oil & Gas ASME VIII 1 eta 2 dib., API 6A-17D, eta abar.

  • Onurak bezeroarentzat

    Gaur egun, ULMA Taldeak bere beharren arabera pertsonalizatutako briden diseinu eta optimizaziorako tresna du erabilgarri. Horri esker, prozesua eragingarriagoa izateaz gain, indarrean dauden araudiak betetzen ditu.

close overlay

Harpidetu gure newsletterrean gure aurrerapen teknologikoak ezagutzeko.

Egin harpidetza