options
search icon
email icon
EU
rrss gif icons
twitter icon
linkedin icon youtube icon

Biltegiratze elektrikoaren potentzialtasuna ebaluatzeko tresna

shape shape
Biltegiratze elektrikoaren potentzialtasuna ebaluatzeko tresna

Energia sortzeko laguntza sistema, inbertsioaren errentagarritasuna maximizatuta

  • Bezeroa

    IBERDROLA

  • Sektorea

    ENERGIA

  • Espezializazio lerroak

    Energia eta Potentzia Elektronika

youtube
shape
  • Erronka

    Energia iturri berriztagarriek gero eta partaidetza handiagoa dute sare elektrikoan. Hori dela eta, Iberdrolak energia sortzeko laguntza sistema gisa biltegiratze elektrikoak duen potentzialtasuna ebaluatzeko erronka du aurrean.

  • Soluzioa

    IK4-Ikerlan eta Iberdrolaren arteko lankidetzaren helburua da sareari laguntza emateko zerbitzuak eskaintzeko beharrezko biltegiratze maila kalkulatzea, inbertsioaren errentagarritasuna maximizatuta.

    Planteatutako irtenbidea ESS2WIND tresna diseinatzea izan da. Sorkuntza eolikoko parke multzoaren gainean sareari laguntza emateko hainbat funtzionalitate aztertzea ahalbidetzen du. IK4-Ikerlaneko kideok dimentsionamendu ikerketak egiteko tresnaren aplikazioan ere hartu dugu parte Iberdrolarekin elkarlanean.  

  • Onurak bezeroarentzat

    Proiektu horren emaitzari esker, Iberdrola Renovables (berriztagarriak) enpresak biltegiratze sistemen potentzialtasuna hainbat agertokitan ebaluatu ahal izango du Estatu mailan zein beste merkatu batzuetan. Hala, negozio aukera berriak irekiko dira.

close overlay

Harpidetu gure newsletterrean gure aurrerapen teknologikoak ezagutzeko.

Egin harpidetza