options
search icon
email icon
EU
rrss gif icons
twitter icon
linkedin icon youtube icon

Autobus hibrido baten garapena

shape shape
Autobus hibrido baten garapena

Erabat pertsonalizatu daitekeen autobusa, operadore bakoitzaren beharrak asetzen duena edozein hiritako orografiarako

  • Bezeroa

    VECTIA

  • Sektorea

    GARRAIOA

  • Espezializazio lerroak

    Energia eta Potentzia Elektronika

  • Erronka

    VECTIA bezalako garraio enpresek izurpen kutsatzaileak murrizteko eta ibilgailuen erregaien gastua mugatzeko erronka handiak dituzte beraien aurrean.

  • Soluzioa

    Erronka horri aurre egiteko, VECTIA enpresak, CAF Power & Automation eta IK4-IKERLAN-ekin elkarlanean, erabat pertsonalizatu daitekeen autobus hibrido bat garatu du. Gainera, operadore bakoitzaren beharrak asetzen du edozein hiritako orografia kontuan izanik.

    Proiektuaren helburua serieko autobus hibrido bat garatzea da, erregai anitzeko (GNC, GLP edo diesela) errekuntza motor batean eta energia biltegiratzen duen ultrakapazitateen banku batean oinarrituta. Ibilgailuaren trakzio unitatearen diseinua eta garapena landu ditugu, baita bere kontrol energetikoaren estrategia ere.

  • Onurak bezeroarentzat

    Garatutako potentzia bihurgailuak, energia biltegiratzeko sistemak eta beraien integrazioa serieko topografia hibrido batean ahalbideratzen dute autobusa oso era errazean guztiz elektrikoan bihurtzea. Hau posible izango da, biltegiratze-sistemek ahalbidetzen dutenean hirietako operazio beharrak asetzea arrazoizko kostu ekonomiko batekin.

    Gaur egun VECTIAK baditu hardware berean oinarritutako bihurgailu generikoak, kontrol zentralizatua dutenak, alderanzgailu, artezgailu, dc-dc bihurgailu edo kargagailu moduan lan egiteko gaitasunarekin.  Hiri-ibilgailuek trakzio unitate generikoa dute eta  oso erraz moldatu daitezke mild-hybrid, plug-in hybrid edo modu elektrikoan funtzionatzeko.

close overlay

Harpidetu gure newsletterrean gure aurrerapen teknologikoak ezagutzeko.

Egin harpidetza