IKERLAN GARA

Ezagutza transferitzen dugu. Enpresei balio teknologikoa ematen diegu eta pertsonak prestatzen ditugu.

Opacidad
20%
IKERLANI BURUZ
BIKAINTASUN TEKNOLOGIKOA BILATZEN DUGU. ENPRESETATIK GERTU EGOTEA. GIZARTEAREN ERRONKEI ERANTZUTEA.

Zentro teknologikoa gara, eta 1974az geroztik balio teknologikoa ematen diegu enpresei. MONDRAGON Korporazioko kooperatiba bat gara, eta Basque Research and Technology Allianceko (BRTA) kide. Gure zentroa Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eta Zentro Teknologikoen Espainiako Federazioko agente akreditatua da. Eta Europako unibertsitate eta zentro entzutetsuen sare garrantzitsu bati laguntzen diogu. Azken finean, talde-lanean aritzea gustatzen zaigu. Ezagutza trukatzea. Enpresen errealitatera egokitzea. Beharrak entzun eta konponbideak eskaintzea.

Gure izateko eta egiteko moduak enpresa garrantzitsuen kolaboratzaile izatera eraman gaitu. Ikerketarako eta talentua prestatzeko gunea gara. Eta gure ingurunerako ongizate sozial eta ekonomikoaren sortzailea. Profesional espezializatuak gara. Baina, era berean, 400 pertsona baino gehiago daude beren buruaren eta ingurunearen garapenarekin konprometituta. Mundu honekin eta datorrenarekin konprometitutako pertsonak.

ZIFRATAN
IZAERAK EMAITZAK EMATEN DITU: 2023KO ZIFRAK

Esaten dugu: IKERLAN, teknologia gure izaera. Eta ez dugu esaten esateagatik. Egiten dugun guztian, egin daitekeena baino pixka bat harago eramateko prest gaude. Hauek dira 2023ko jarrera horren emaitzak.

30,8 M€

Diru-sarrerak guztira

DATU EKONOMIKOAK
16 M€

I+G enpresekin

13,5 M€

Ikerketa propioa

1,3 M€

Beste sarrera batzuk

411

Pertsona

TALDEA
%34

Doktoreak

%30

Emakumeak

83

Abian diren ikerketa-proiektuak

ADIERAZLE ZIENTIFIKOAK
10

Liderrak garen europar proiektuak

56

Artikulu zientifikoak

54

Ponentziak biltzarretan

25

Erregistroak eta patenteak

GURE IBILBIDEA
50 URTE ETA HAU HASI BESTERIK EZ DA EGIN

1974an, bere inguruko enpresen berrikuntza eta lehiakortasuna hobetzeko teknologia garatzeko helburuarekin ekin zion IKERLANek bere ibilbideari. Mondragon esperientziaren funtsezko zutabeetako bat izan zen, José María Arizmendiarrieta euskal apaiz ezagunak sustatutako eredu kooperatiboa.

Gaur, 50 urte geroago, IKERLAN aitzindaria da adimen artifiziala industrian aplikatzen, katenariarik gabe funtzionatzen duen lehen tranbia garatu du eta espaziora iritsi gara NASArekin elkarlanean.

Zer egingo dugu beste 50 urte barru? Ez dakigu. Baina badakigu honaino iristeko esperientzia eta aurrera egiteko jarrera direla etorkizuneko apusturik onenak.

Archivo de vídeo
IK2024
PLAN BAT DUGU

IK2024 da IKERLANen elkarlanean egin dugun plan estrategikoa. Eta argi daukagu.

Horrela, IK2024 Plan Estrategikoa pertsonen eta talentuaren aldeko apustuan oinarritzen da; lidergoari eustean ezagutzaren transferentzian eta enpresei balio lehiakorra emateko orduan; gure posizionamendu estrategikoa indartzean eta enpresen eta gizartearen beharrei erantzungo dieten teknologia berritzaileak garatzen jarraitzean. Eta hori guztia, gure esentzia galdu gabe.

Horixe da plana: eraldaketa. Mundukoa eta gurea.

Miniatura
plan-estrategico-ikerlan
GURE TALDEA
KOOPERATIBA BAT GARA, ASMO AMANKOMUN BATEKIN
Activado
¿Breadcumb al principio?
Activado