options
search icon
email icon
EU
rrss gif icons
twitter icon
linkedin icon youtube icon
shape

SAFEPOWER

Gutxi kontsumitzen duten kritikotasun mistoko sistema seguru eta fidagarriak

SAFEPOWER

Parte hartzaileak

  • IK4-IKERLAN, S. Coop. (Koordinatzaile)
  • CAF SIGNALLING S.L
  • SAAB AKTIEBOLAG
  • UNIVERSITAET SIEGEN
  • Fent Innovative Software Solutions SL (fentISS)
  • KUNGLIGA TEKNISKA HOEGSKOLAN (KTH)
  • OFFIS EV
  • IMPERAS SOFTWARE LIMITED 

Iraupena

2016 -2018 Contract number: H2020-ICT-2015-687902  

Aurrekontua

4.003.625 €

Programa

Europar programak: H2020-ICT


SAFEPOWER proiektuaren helburua da tren sektorean, sektore aeroespazialean, eta energiaren eta automobilgintzaren sektoreetan erabiltzen direnen moduko kritikotasun misto eta domeinu gurutzatuko sistemen garapena ahalbidetzea, gutxi kontsumitu eta segurtasun baldintzak betetzen dituzten sistemak garatzeko, energiaren kudeaketarako dauden teknika lokalak zerbitzu txertatu seguru eta fidagarrietan oinarrituta antolatzen duen erreferentziako arkitektura bat erabiliz.

SAFEPOWERek analisi, simulazio eta egiaztapenerako tresnen zerbitzu multzo osoa sortuko du gutxi kontsumitzen duten kritikotasun mistoko sistemetarako. Tartean dira aplikazioak inplementatzen, behatzen eta probatzen laguntzen duten erreferentziako hardware eta softwareko plataformak. SAFEPOWERek egiaztatu eta bermatu egingo du benetan kontsumo txikia edukitzea eta energetikoki eraginkorrak diren kritikotasun mistoko sistemen egiaztapena ondo ezagutzea. Hori dena EBko industri adierazgarrienetan ematen diren erabileren adibideak eta kanpoko egiaztapen erakunde batek ebaluatutako segurtasun kontzeptu argigarriak erabiliz. Gainera, SAFEPOWERek proiektuak ahalik eta inpaktu gehien edukitzea egingo du, industriako beste domeinu batzuetarako erabilgarri egongo den domeinu gurutzatuko erakusgailu publiko bat sustatuz.

SAFEPOWERek aurretik eduki dituen beste hainbat proiekturen emaitzak erabiliko ditu: FP7-DREAMS proiektuaren arkitektura, FP7-MULTIPARTES eta FP7-PROXIMA segurtasun kontzeptuaren ikuspegia eta FP7-CONTREX proiektuak txipean txertatutako sistemen kontsumoaz eta tenperaturaz egindako kalkulua eta analisia.
 

gure ekarpena

IK4-Ikerlanek koordinatzen du SAFEPOWER proiektu europarra eta berak gidatzen ditu, alde batetik, eskakizunekin zerikusia duten lanak, non askotariko kritikotasun sistemetarako diren kontsumo txikiko teknologien azken erabiltzaileen premiak identifikatzen dira eta bestetik, plataforma ezartzeko lana. Azken lan horretan, IK4-Ikerlanek custom txartel elektroniko bat garatuko du erreferentziako SAFEPOWER arkitekturak dituen hardware osagaiekin. Plataforma hiru erabilera kasutan aplikatuko da (trena, abionika eta erakusgailu publikoa).

IK4-Ikerlanek euskarri zuzena emango dio CAF-en erakusgailuari eta ahots aditua izango da segurtasun funtzionalaren estandarren gaietan.

Consulta toda la información sobre este proyecto en http://safepower-project.eu/

close overlay