options
search icon
email icon
EU
rrss gif icons
twitter icon
linkedin icon youtube icon
shape

ROLL2RAIL: teknologia iraultzaileak tren-garraiorako

Teknologia iraultzaileak tren-garraiorako

ROLL2RAIL: teknologia iraultzaileak tren-garraiorako

Parte hartzaileak

  • ALSTOM TRANSPORT SA
  • ANSALDOBREDA S.P.A.
  • BOMBARDIER TRANSPORTATION GMBH
  • Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles, S.A.
  • DEUTSCHE BAHN AG
  • FAIVELEY TRANSPORT ITALIA SPA
  • TRENITALIA SPA
  • KNORR-BREMSE SYSTEME FUR SCHIENENFAHRZEUGE GMBH*KB
  • NETWORK RAIL INFRASTRUCTURE LIMITED
  • SIEMENS AKTIENGESELLSCHAFT
  • SNCF MOBILITES
  • PATENTES TALGO SL
  • THALES COMMUNICATIONS & SECURITY SAS
  • TRAFIKVERKET - TRV
  • STADLER RAIL VALENCIA SAU
  • RINA CONSULTING - D'APPOLONIA SPA
  • DEUTSCHES ZENTRUM FUER LUFT - UND RAUMFAHRT EV
  • FRAUNHOFER GESELLSCHAFT ZUR FOERDERUNG DER ANGEWANDTEN FORSCHUNG E.V.
  • ASOCIACION CENTRO TECNOLOGICO CEIT-IK4
  • IKERLAN SCL
  • UNIVERSITY OF SOUTHAMPTON
  • KUNGLIGA TEKNISKA HOEGSKOLAN
  • POLITECNICO DI MILANO
  • UNICONTROLS A.S.
  • PARIS-LODRON-UNIVERSITAT SALZBURG
  • RAILENIUM
  • Kompetenzzentrum - Das Virtuelle Fahrzeug, Forschungsgesellschaft mbH
  • METRO DE MADRID SA
  • INSTITUT FRANCAIS DES SCIENCES ET TECHNOLOGIES DES TRANSPORTS, DE L'AMENAGEMENT ET DES RESEAUX
  • ZILINSKA UNIVERZITA V ZILINE

Iraupena

2015-2017

Aurrekontua

16.000.000,00 €


Europar Batasunak (EB) iraultza ekarri nahi du tren bidezko garraiora, erabilera sustatzeko eta sektoreko enpresen lehiakortasuna bultzatzeko. Xede horrekin, Roll2Rail izeneko proiektu anbiziotsu bat jarri du martxan, eta IK4-Ikerlan euskal zentro teknologikoa bertan ari da parte hartzen, proiektuaren lidergo teknologikoa duen CAF enpresarekin batera.

I+G+B bultzatu nahi du, merkatura orientatuta nabarmen, tren sektorearen produktuetarako soluzio berritzaileetan teknologia aurreratuak azkarrago integratzeko. Roll2Rail proiektuak teknologiarik aurreratuenak ikertu eta hedatuko ditu, trenez bidaiariak garraiatzeko ahalmena % 15 eta puntualitatea % 50 areagotzeko, eta kontsumoaren energia % 30 eta fabrikazio kostuak % 40 murrizteko, segurtasun eta erosotasun mailak handitzeaz eta sortutako zarata gutxitzeaz gainera.

CAF eta IK4-Ikerlan partzuergo bateko kide izango dira, zeinean sektoreko Europako fabrikatzaile eta eragile nagusiak ere egongo diren, Europako Tren Industriaren Elkarteak gidatuta (UNIFE).

Ekimena ShiftRail izeneko plataforma publiko-pribatu batek bultzatzen du, eta bertako kide dira sektoreko Europako enpresa nagusiak. Gainera Roll2Rail “Mobility for Growth” estrategiaren parte da (Hazkunderako mugikortasuna).

gure ekarpena

CAFek gidatzen duen paketeak haririk gabeko komunikazioak lantzen ditu, eta IK4-Ikerlanen ere partaidetza dauka. Lortu nahi den helburu nagusia teknologiak ikertzea da, haririk gabeko komunikazio sendoen belaunaldi berri bat hedatu ahal izateko, kontrol eta monitorizazio aplikazioetarako.

Horrenbestez, trenen lotura malgutzeaz gain, trenetan dauden kable tona asko eta ehunka konektore kendu ahal izango dira, eta horrek ahalbidetuko du pisua murriztea, lehengaien kontsumoa gutxiagotzea, fidagarritasuna hobetzea eta trenak fabrikatzeko eta mantentzeko prozesua sinplifikatzea.

Trakzio eta monitorizazio eta kontrolerako haririk gabeko sistema sendoen arloek, garrantzi estrategikoa dute trenen sektorean eta IK4-Ikerlanek esperientzia handia du arlo horretako ikerketa eta teknologia garapenean.

Consulta toda la información sobre este proyecto en www.roll2rail.eu/

close overlay