options
search icon
email icon
EU
rrss gif icons
twitter icon
linkedin icon youtube icon
shape

LEMA: igogailuetarako mantentze prediktiboa

Monitorizazio teknologiak igogailuetako akatsak aurrez ikusteko eta ekiditeko

LEMA: igogailuetarako mantentze prediktiboa

Parte hartzaileak

  • Grupo Orona
  • IK4-IKERLAN

Proiektuaren helburua de igogailuetako akatsak (jatorri elektrikoa edo mekanikoa dutenak) aurrez ikusteko eta horiei aurre hartzeko monitorizazio metodologiak garatzea. Akats posible horiek agertzea aurrez ikusi ahal izateko informazio gehien eskuratzea ahalbidetuko liguketen sentsoreak zein diren zehaztea da gure helburua. Horretarako, datu horiek denbora errealean prozesatzea eta interpretatzea ahalbidetuko liguketen algoritmoak garatzen ari gara.

gure ekarpena

IK4-Ikerlan Oronarekin eta Mondragon Unibertsitatearekin batera ari da lanean igogailuak monitorizatzeko metodologia garatzeko. Metodologia hori, gero, igogailuak denbora errealean monitorizatuko dituen kontrolatzaile industrial batean txertatuko da. 

Garapen horren bidez, Oronak Internet bidezko mantentze prediktiboko salmenta osteko zerbitzua eskaini ahal izango du. Zerbitzua bezero bakoitzaren beharretara zuzenduta egongo da, eta produktuaren bizitza zikloa luzatzea eta mantentze kostuak nabarmen gutxitzea izango du xede. Hala, bezeroaren asebetetze maila hobetuko litzateke.

close overlay