options
search icon
email icon
EU
rrss gif icons
twitter icon
linkedin icon youtube icon
shape

CREMA: makinetan aurreikusitako monitorizazio eta mantentze-lanak

Makinen osagai kritikoak monitorizatzeko eta matxurei aurre hartzeko tresnak

CREMA: makinetako aurreikusitako monitorizazio eta mantentze-lanak

Parte hartzaileak

  • IK4-IKERLAN, S. COOP.
  • ASCORA
  • GOIZPER
  • FAGOR ARRASATE
  • TENNECO
  • DFKI
  • UBISENSE
  • TU WIEN
  • ICE
  • TANET

Iraupena

2016 -2018

Aurrekontua

5.332.095,00 €


CREMAn helburua da fabrikazio-prozesuen sorkuntza, gestioa, egokitzapena eta jarraipena erakundeen artean sinplifikatzea hobiaren fabrikatze-prozesuak jarraituz. Fabrikazio-prozesuak modelatzeko, konfiguratzeko, burutzeko eta kontrolatzeko baliabideak garatuko dira. Horrela mutur batetik bestera oinarria emango da hodeiko-fabrikazioan sistemak inplementatuz. Tresna hauek produkzio plantetako makinetatik datuak denbora errealean bildu, datu horiek lainoan modu seguruan gorde, datuak gailu mugikorretan monitorizatu eta adierazleen bilakaeraren etengabeko analisia egitea ahalbidetuko dute.

Horrela, makinen osagaiei etekinik handiena atera nahi zaie, matxurak agertzea prebenitzea, konponketen denbora eta kostuak drastikoki murriztea eta produkzio baliabideen ahalmena areagotzea.

CREMA 'Factories of the future' ekimenaren barruan kokatzen da, etorkizuneko lantegiak esaten zaienentzat balio erantsi handiko teknologiak garatzeaz arduratzen delarik.

gure ekarpena

Proiektu honetan, IK4-Ikerlan industria-enpresei teknologia transferitzeko egin dituen proiektu askotan metatutako esperientziaz baliatuko da, Fagor Arrasatek egin eta Goizperrek hornitzen dituen prentsen osagai kritiko batean zaintzan zentratutako proiektuaren bi kasu pilotuetako bat definitu, inplementatu eta baliozkotzeko. Era berean, monitorizazio eta alerta sistemen garapenean ere parte hartuko dugu modu aktiboan.

Consulta toda la información sobre este proyecto en www.crema-project.eu/

close overlay