Gure taldeak adituak dira segurtasun funtzionaleko, denbora errealeko edo erabilgarritasun handiko baldintzak dituzten kontrol-sistema fidagarrietarako softwarearen garapenean, sistema autonomoetan, sistema heterogeneoetan edo (hiper)banatutako sistemetan integratuta daudelarik. Softwarearen automatizazio- eta sendotasun-maila handitzera bideratuta gaude, haren modularitatea eta eskalagarritasuna ahaztu gabe.
Espezialistak gara software-plataformetan eta komunikazio-sistema estandarizatuetan, hala nola ROS, DDS, V2X eta Autoware. Kritikotasun mistoko aplikazioetan (SIL0-SIL4) integratzeko eta azken belaunaldiko ingurune banatuetan hedatzeko gai gara.
Esperientzia handia dugu sistema autonomoak garatzeko metodologia eta teknologia aurreratuenetan. Nabarmentzekoa da ere, autonomia handia duten ibilgailu autonomoentzako softwarea garapenera bideratutako espezializazioa, hala nola GoA2-4 trenbidekoa eta SAE2-5 automobilgintzakoa.
Gure instalazio aitzindariek eta goi mailakoek ezinbesteko aukerak eskaintzen dituzte hainbat teknologia probatu eta baliozkotzeko, eta, horrela, iraunkortasuna, energia-eraginkortasuna eta zibersegurtasuna bezalako erronkei erantzuteko.
Segurtasun funtzionalean integritate-maila handiena duten sektoreen proiektuak lantzen ditugu (SIL-4). Hau da, hutsegite-probabilitatea oso maila baxuetan minimizatu behar duten kontrol-aplikazioak garatzen ditugu, pertsonen bizitza edo azpiegitura edo ekipamendu garestien egoera ona arriskuan jar dezaketelako.