options
search icon
email icon
EU
rrss gif icons
twitter icon
linkedin icon youtube icon

Kontrola eta Monitorizazioa

shape

Produktu eta prozesuei gero eta lehiakortasun maila handiagoa eskatzen zaie eta horrek teknologia aurreratuak aplikatzea eskatzen du sistema edo prozesu baten eragiketak monitorizatu eta kontrolatzeko. Horren guztiaren helburua haien eskuragarritasuna, segurtasuna, fidagarritasuna, kalitatea eta eragiketa prestazioak hobetzea dira. Arlo hori ikertzen dugu produktu edo prozesu baten jarduera hainbat plataformatan modu integralean eta eragingarrian kontrolatzea ahalbidetzen duten irtenbideak garatzeko. Monitorizazio teknologien bidez, osagaien, sistemen eta prozesuen egoera eta bilakaera jakin ditzakegu. Hala, negozio jardueran konponketako eta etenaldiko kostu altuak eragin ditzaketen akatsei aurre hartu eta haiek ekidin ditzakegu. Algoritmo egokien bidez, gainera, irregulartasunak dituzten parametroak doi ditzakegu haien funtzionamendu zuzena bermatu ahal izateko.

Kontrola eta Monitorizazioa

Lanean erabiltzen ditugun teknologiak

  • Sistema konplexuen modelaketa dinamikoa eta kontroleko teknika aurreratuak
  • Makinen alderdien kontrol integrala, lerroa eta prozesua Industria 4.0. paradigmaren arabera
  • Osagaien, aerosorgailuen eta parke eolikoen kontrol integrala eta modelaketa 
  • Lizentzietako kostua minimizatzen duten Open Source irtenbideetan eta HW estandarrean oinarritutako tresna eta metodologiak
  • Plataforma komertzialetan egindako kontroleko eta konektagarritasuneko programazio estandarizaturako metodologiak
  • Sistema ziberfisiko konplexuen kontrol aurreratua diseinutik hasi eta balioztatzera arte eragiketen testuinguruan
  • Sistema mekatronikoen baldintzaren (CBM) monitorizazioa
  • Monitorizazio sistema multifisikoak eta domeinu anitzekoak elementu komertzialetatik abiatuta
  • Sistema mekatronikoen modelaketa fisikoa, biki digitala
  • Datuen azterketa hondarreko bizitza baliagarria estimatzeko, eta akatsak topatzeko eta detektatzeko
  • Osagaiaren hondarreko bizitza baliagarriaren kokapen eta estimazio egokia
  • Makinen eta osagaiaren portaera bibroakustikoaren entsegua, balioztatzea eta egiaztapena

Harremanetan jarri

shape
Aron Pujana

Informazio gehiago nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin.

Aron Pujana

Kontrola eta Monitorizazioa alorreko arduraduna

Jarri harremanetan
close overlay