options
search icon
email icon
EU
rrss gif icons
twitter icon
linkedin icon youtube icon

Komunikazio Sistemak, HW plataformak eta Mikrosistemak

shape

Gero eta prestazio handiagoko produktu elektronikoak eskatzen dituen gizarte digitalizatuaren erronkari erantzun behar dio egungo industriak. Adimendun sistema elektroniko aurreratu horiek (“smart electronic systems”) merkatuko behar berrietara egokitutako produktu industrial berriak sortzea ahalbidetzen dute honako ezaugarri hauek jasotzen dituztelako: aurkako inguruneetan lan egiteko eta integratzeko gaitasuna, errendimendu handiko prozesamendu integratua eta aplikazioaren eskakizunetara moldatutakoa, energiaren gestioa eta konektagarritasuneko irtenbideak edo komunikazio industrialeko loturak. 

Alor honetan, ingurune industrialetan lan egiteko gai diren sistema elektroniko aurreratuak garatzen ditugu sektoreko araudiak betez (tren arlokoa, automobilgintzakoa, aeronautikoa…): baldintza tekniko ez funtzionalak beteta hardware plataformak garatzeko gaitasun eta metodologia kontsolidatuak ditugu; industria aplikazioen eskakizunetara egokitutako haririk gabeko komunikazio sistema fidagarriak eta sistema kableatuak; sistema aurreratu miniaturizatuak, energia autonomiarekin sentsorizazioko-jarduerako funtzio ugari egiteko gai direnak.

Komunikazio sistemak, HW plataformak eta Mikrosistemak

Lanean erabiltzen ditugun teknologiak

  • Sistema txertatu industrialetarako haririk gabeko konektagarritasuneko irtenbideak eta/edo konektagarritasun kableatuko irtenbideak
  • Denbora errealeko komunikazioak kontrol eta sentsorizazio industrialerako
  • Haririk gabeko komunikazio sistemak egiaztatzea eta balioztatzea
  • Antenen diseinua
  • Hardware garapenak
  • Sistemako softwarea (sistema eragilea, driverrak)
  • FPGA eta logika programagarria
  • Txartel elektronikoen muntaketa
  • Araudia betetzea
  • Entsegu ez funtzionalak eta arazoak konpontzea
  • Seinalea egokitzeko elektronika
  • Sentsore erdipasiboak
  • Kontsumo baxuko haririk gabeko sentsore miniaturizatuak
  • Energy Harvestersen integrazioa
  • Energy Harvesterseko energia bihurtzeko, biltegiratzeko eta gestionatzeko elektronika
  • Kanpoko baldintzetarako sentsoreen diseinua (aurkako inguruneak)
  • Sistema aurreratuen integrazio modularra: materialak + konexionatua + kapsulatzea + fabrikazioa

Harremanetan jarri

shape
Fernando Martínez

Informazio gehiago nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin.

Fernando Martínez

Komunikazio sistemak, HW Plataformak eta Mikrosistemak alorreko arduraduna

Jarri harremanetan
close overlay