options
search icon
email icon
EU
rrss gif icons
twitter icon
linkedin icon youtube icon

Informazio eta Komunikazio Teknologiak

shape

Elkarri lotutako munduan bizi gara eta Internetek oinarrizko rola betetzen du hor. Hori gero eta nabarmenagoa da enpresen errealitate industrialean. Sistema horien zati nagusi ari da bihurtzen sistema txertatu industrialak digitalizatzea (ekipamendu ondasunak, garraioa, logistika, energia, etab.). Horretarako, sistema horiek urrunetik monitorizatu, kontrolatu eta gestionatu ahal izateko konektagarritasuna izaten dute, zerbitzu aurreratuak eskaini ahal izateko (mantentze prediktiboa, floten gestioa eta abar).

Alor honetan, kanpoko erasoaldien aurrean seguruak eta ingurune industrialetan eta plataforma digital industrialetan fidagarriak diren komunikazio sistema berriak ikertzen ditugu, baita datuen bolumen handiak modu eskalagarrian eta denbora errealean gestionatzeko eta aztertzeko gai diren  (alarmak, KPI, iragarpenak eta abar) plataformak. Bi esparru horiek uztartuta, balio kate osoa estaltzen duten sistema txertatuetarako plataforma digitalak eskain ditzakegu: konektagarritasun sistemak, zibersegurtasuna, datuak barneratzea eta aztertzea, eta haien bistaratze aurreratua.

Informazio eta Komunikazio Teknologiak

Lanean erabiltzen ditugun teknologiak

  • Datu bolumen handiak denbora errealean eta batch-ean barneratzea eta biltegiratzea.
  • Cloud inguruneetan, oso eskalagarriak diren plataforma digitalen garapena
  • Datuen azterketa aurreratua Machine Learning-eko eta Deep Learning-eko teknikak erabilita
  • Cloud inguruneetan, mikrozerbitzuetako arkitekturak diseinatzea eta garatzea
  • Bistaratze aurreraturako web teknologia moldagarriak
  • Komunikazioaren teknologiak: BLE, ZigBee, WiFi, Powerline, 3G, 4G (LTE-Cat X eta NarroBand-IoT), Sigfox, LoRa eta abar
  • Gateway (pasabide) industrialetako irtenbide ziberseguruak, FOG plataformen gaineko konetagarritasuna eta hodeiko konektagarritasuna
  • IoT/IIoT-rako komunikazio protokoloak eta elkarreragingarritasuna: MQTT, CoAP, DDS, HTTP(S), MQTT-SN eta abar
  • Protokolo industrialak: OPC-UA, CANBus, ModBusTCP eta abar
  • Protokolo sektorialak: IEC 61850, IEC 61400-25, IEC 60870-5-104 eta abar
  • Blockchain teknologia
  • “Safety and Security for IoT": eskala handian irtenbide seguruak eta fidagarriak egiaztatzera eta balioztatzera bideratutako IoT garapeneko bizitza zikloa

Harremanetan jarri

shape
Salvador Trujillo

Informazio gehiago nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin.

Salvador Trujillo

IKT alorreko arduraduna

Jarri harremanetan
close overlay