Energia elektrikoa biltegiratzeko sistemak garatzen eta integratzen adituak gara, eta sistema horien segurtasun, fidagarritasun, eraginkortasun eta bizitza erabilgarrian jartzen dugu arreta. Diseinuak egungo biltegiratze-beharretara egokitzen ditugu, etorkizuneko erronkak kontuan hartuta, hala nola digitalizazioa eta zibersegurtasuna.
Sistema osatzen duten elementu guztiak biltzen dituzten biltegiratze-sistema guztiz integralak garatzen ditugu: gelaxka, BMS, hozte-sistema, konpresio-elementuak, runaway thermal arintzea, etab.
Adituak gara Battery Management Systems (BMS) diseinatzen. Gure erreferentziazko diseinuetatik abiatuta egiten dugu, eta, horrela, BMS esklaboen, BMS masterren eta baterien deskonexio-elementuen garapen-denborak laburtzen ditugu.
Gure instalazio aitzindariek eta goi mailakoek ezinbesteko aukerak eskaintzen dituzte hainbat teknologia probatu eta baliozkotzeko, eta, horrela, iraunkortasuna, energia-eraginkortasuna eta zibersegurtasuna bezalako erronkei erantzuteko.
Segurtasun funtzionaleko BMSei eta baterien runaway thermala arintzera bideratutako diseinu elektromekanikoko teknikei esker, biltegiratze-sistemen segurtasuna eta fidagarritasuna handitzea lortu dugu, hori baita sektorearen kezka nagusietako bat.