options
search icon
email icon
EU
rrss gif icons
twitter icon
linkedin icon youtube icon

Gure ingurunearekin konprometituak

Kooperatiba bat gara eta, horregatik, IK4-IKERLANen gure gizartearen eta bizi garen ingurunearen garapenaren eta ongizatearen arduradun sentitzen gara. Lankidetza da gure markako balioetako bat; horregatik, urtero gure soberakin erabilgarrien zati bat Heziketa eta Kooperatiba Sustapenerako eta Interes Publikoko beste helburu batzuetarako Derrigorrezko Kontribuziora bideratzen dugu (IPDK).

Hainbat proiektu sozial eta kultural babestu eta laguntzen ditugu:

01

Mundukide Fundazioa

Gure hare-koxkorra jartzen dugu garapen sozioekonomikoko eta laguntza programekin hainbat herrialdetan egiten duten lanean. Horrez gain, antolatzen duten kooperatiben arteko lasterketan parte hartzen dugu.

Joan Mundukide Fundaziora
02

Euskara

Gure hizkuntzarekin konprometituak, 1989az geroztik lanean ari gara euskara gure erakundearen barruan bultzatzeko, plan estrategiko sendoarekin eta askotariko jarduerekin lagunduta, hala nola, Korrikarekin, non bi urtean behin ibilbidearen Km batekin parte hartzen dugun.

03

Berdintasun Plana

Berdintasuna bultzatzen dugu hainbat eremutan, gure pertsona taldearen barruan. Gaur egun Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berdintasun, Kontziliazio eta erantzunkidetasunren Proiektuan ari gara lanean.

Ezagutu Berdintasun Plana
04

Hurbilak gara

Hainbat afekzio duten pertsonengandik hurbil gaude, beren egunerokoa errazagoa izaten laguntzeko, Itxaropena, Manos K Rien, Begisare edo Autismo Araba horietako batzuk dira.

05

Hezkuntza Robotikari buruzko tailerrak

Gure ikertzaile harrobia sustatzen laguntzen dugu, etxeko txikienak teknologiaren munduan sartuta.

shape shape
close overlay