options
search icon
email icon
EU
rrss gif icons
twitter icon
linkedin icon youtube icon

Doktoregaiak

shape

Gure doktore-tesiak definitu eta garatzeko unean, gure industri ingurunean dauden premiei erreparatzen diegu. Ezagutza berriak sortzeko bokazio garbia dugu, gure enpresek dituzten benetako erronkei eta premiei erantzungo dieten teknologiak lortzeko.

Metodologia propioa dugu punta-puntako ezagutzak eta industriarako funtsezkoak diren trebetasun eta gaitasun hobeak eskuratu ditzazun. Horretarako, unibertsitaterik hoberenekin ari gara elkarlanean, eta haiek gainbegiratuko dute zure doktoretza tesia eta egonaldiak egiteko aukera eskainiko dizute.

EZAGUTU ZER DEN ZURE DOKTORE-TESIA GUREKIN EGITEA

shape

ZER BILATZEN DUGU?

Ingeniaritza/master edo fisika ikasketak, espezialitatea edozein dela ere (industria, elektronika, informatika, mekanika, telekomunikazioakā€¦) bukatu berri dituzuen edo bukatzen ari zareten pertsonak. Teknologiaren eta ikerketaren munduan sartu nahi duzuenok.


Zer eskaintzen dugu?

Puntako teknologietan industriarekin lotutako doktore-tesia egitea, gure espezializazio lerroen ildotik. Biziki eta kontu handiz tratatzen ditugu gure doktoregaiak, etorkizunerako dugun ikertzaileen harrobia zarete eta.


Azken urtean

%

doktoreak dira

  • 48

    Doktore-tesi abian

  • 13

    Doktore-tesi defendatuta

  • 17

    Doktore-tesi berri


IK4-Ikerlanen LAN EGITEAREN ESPERIENTZIAK

IK4-Ikerlanen doktoretza egiteak ikerketaz haratago eramaten zaituen proiektu batean murgiltzen zaitu. Egungo teknologiarik puntakoenak ezagutzeaz gain, aplikagarritasunean fokaturiko ikerketa garatzen da eta inguruko industria zein zerbitzuen beharrak asetzen dituzten irtenbideak bilatzeko aukera ezin hobea da.

shape

Zu ere izan zaitezke gure lantaldeko partaide

Gaur egun 3 postu daude

IKUSI ESKAINTZA GUZTIAK

Harremanetan jarri

Nerea Burutaran

Informazio gehiago nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin.

Nerea Burutaran

Pertsonen arduraduna

Jarri harremanetan
close overlay