• IKERLANek, gaur egun, 49 doktore-tesi ditu abian, bere ikerketa-lerro nagusiak jarraituz.
  • Ekitaldia Arrasateko Garaia Parke Teknologikoan egin da, eta Doktore-tesia, orrialderik onenak hastera doaz  izeneko mahai-ingurua ere izan du.

Gaur, azaroak 28, ostirala, IKERLANek doktore-tesiak aurkezteko bederatzigarren jardunaldia egin du Arrasateko Garaia Parke Teknologikoan. Urte honetatik aurrera jardunaldi honek TESIBIZI izena izango du eta erreferentziazko gune gisa finkatu da zentro teknologikoko doktoregai taldeak garatutako ikerketak ezagutarazteko.

Edizio honetan, IKERLANetik eta zentroak kolaboratzen duen hainbat unibertsitatetatik (EHU, Mondragon Unibertsitatea, Oviedoko Unibertsitatea eta Kantabriako Unibertsitatea, besteak beste) etorritako 120 pertsona inguruk parte hartu dute Programa poster-saioek eta T3M dinamikek (Tesiak 3 minututan) osatu dute, eta, horiei esker, ikertzaileek beren lanak modu arin eta dibulgatzailean aurkeztu ahal izan dituzte.

Jardunaldian, halaber, Doktore-tesia, orrialderik onenak hastera doaz izeneko mahai-ingurua izan da, Jesús Ruano López IKERLANeko Nazioarteko alorreko arduradunak moderatuta. Bertan parte hartu dute Egoitz Martínez Lasernak, BeePlanet Factoryko CTOak; Ekhi Zugasti Uriguenek, EHUko Teknologia Elektronikoko ikertzaile eta irakasleak; Maitane Garmendia Elorzak, IKERLANeko energia biltegiratze eta kudeaketako ikertzaileak; eta Irune Yarza Pérez-ek, zentroko Sistema Txertatuen eta Software Txertatuaren taldeko arduradunak.

TESIBIZI IKERLANen egite estrategikoen barruan dago, bere ikerketa harrobia indartzeko eta bere ikertzaileen prestakuntza, gaikuntza eta espezializazioa bultzatzeko, erakundearen zutabe bereizgarrietako bat den aldetik. Aurkeztutako tesiak zentroaren ikerketa-ildo nagusietan integratzen dira: teknologia digitalak eta adimen artifiziala, sistema elektroniko txertatuak eta zibersegurtasuna, eta energia eta mekatronika.

Gaur egun, zentroak 49 doktore-tesi ditu aktibo, eta 2024an bakarrik 6 tesi berri defendatu ziren eta 11 hasi ziren. Gainera, IKERLANek bi milioi euro erabiltzen ditu urtero bere ikasle- eta ikertzaile-harrobia prestatzeko, profesionalizatzeko eta espezializatzeko.
 

TESIBIZI jardunaldia 2025

Jardunaldian doktore-tesiak aurkeztu dira formatu arin eta dibulgatzailean, posterren eta hiru minutuko azalpenezko saioen bidez.

TESIBIZI jardunaldia 2025