IKERLAN zentro teknologikoak nazioarteko aurrerapen garrantzitsua lortu du, EXIDA erakunde ziurtatzaileak AArekin safety sistemak garatzeko prozeduran egindako auditoria arrakastaz gainditu ondoren.
Emaitza positiboa izan da, ASPICE MLEren esparruan eskatzen diren adostasun-irizpideekin lerrokatzea ziurtatuz, eta Espainian eta Europan Machine Learning (ML) teknikak integratzen dituen segurtasun funtzionaleko baldintzak dituen trenbide-sistema balidatzen duen lehen ebaluazioetako bat bihurtu da.
Lorpen hau Europako SAFEXPLAIN proiektuaren esparruan garatu da, eta ikerketa-erakusle bat da, ez merkatuko produktu bat, baina aurrekari giltzarri bat markatzen du: adimen artifiziala segurtasun-sistema kritikoetan txerta daitekeela erakusten du, ikuskatu eta aintzatetsi daitezkeen metodologiei jarraiki.
Adimen artifizialean oinarritutako prozesuen etorkizuneko ziurtapenerako mugarri garrantzitsua da, ezinbesteko urratsa segurtasuna negoziaezina den industria-inguruneetan teknologia horien ezarpena bizkortzeko.
EXIDA autoritate globala da ziurtapenean eta aholkularitzan hurrengo arloetan; automatizazio-sistemetan, prozesu industrialetan eta gailu elektronikoetan segurtasun funtzionalean eta zibersegurtasun industrialean. EXIDAk baliozkotze positiboa egiteak, indartu egiten du IKERLANek segurtasun funtzionalaren arloan duen lidergoa, eta erakundea erreferentetzat hartzen du IA fidagarriari eta ziurtagarriari aplikatutako ikerketan.
Adimen artifiziala segurtasun-sistema kritikoetan txerta daitekeela erakusten du, ikuskatu eta aintzatetsi daitezkeen metodologiei jarraiki.