Gizarteak dituen aldaketa konplexu eta sakonei aurre egiteko beharra ikusita, MONDRAGON Korporazioak 'Mondragon 2024 TFG-TFM Sariak' ekimenaren hirugarren edizioa jarri du martxan. Aurten gainera, IKERLAN sari berezia jasoko du lan berritzaileenak eta Eika saria berriz euskaraz egindako lan onenak. 
Guztira, 23.750 euro banatuko dira sarietan, eta ekimenak pertsonetan oinarritutako eraldaketa berritzaile eta iraunkorra sustatu nahi du, bere sustatzaileek jakinarazi dutenez.

Bost kategoria nagusi izango dira, bakoitza eraldaketa arlo espezifiko batekoa: 

1.Eraldaketa digitalaren Danobatgroup saria:adimen artifiziala, automatizazioa eta robotika. 
2.Pertsonetan oinarritutako eraldaketaren Mondragon saria :talentua, aniztasuna eta inklusioa.
3. Eraldaketa energetiko-klimatikoaren Fagor Taldea saria: deskarbonizazioa, ekonomia zirkularra eta neutraltasun klimatikoa.
4.Mugikortasun osasungarri eta iraunkorraren Orbea saria: ekodiseinua, digitalizazioa eta ongizatea. 
5. Finantzen eraldaketaren Laboral Kutxa saria.

Kategoria bakoitzean bi sari emango dira eskudirutan: 2.500 euro irabazlearentzat eta 1.250 euro bigarrenarentzat. Gainera, lan berritzaileenak 2.500 euro jasoko ditu, eta beste horrenbeste euskarazko lan onenak.

Parte hartu nahi dutenek irailaren 30a baino lehen aurkeztu beharko dute beren gradu edo master amaierako lanak, eta honako baldintza hauek bete beharko dituzte: 18 urte baino gehiago izatea, 10 puntuko eskalan gutxienez 8 kalifikazioa lortu izana, gradu edo master amaierako lana 2023ko urriaren 1etik 2024ko irailaren 30era bitarte unibertsitate batean aurkeztu izatea eta bost kategoria tematikoetako batekin lotura izatea.

Informazio gehiago hemen aurkituko duzu: MONDRAGON TFG-TFM Sariak.

TFG-TFM sariak
TFG-TFM sariak