Joan den ostiralean, ekainak 6an, IKERLAN Sarea-ren edizio berri ospatu zen IKERLANeko erretiratuei eta aurre-erretiratuei zuzendua. 40 pertsona inguruk izan zuten aukera urteetan beren lantokia izan zenera itzultzeko eta, Ion Etxeberria zuzendari nagusiaren eta zentroko organo sozialen ordezkarien eskutik, zentro teknologikoak Arrasaten duen egoitza nagusiaren instalazio berriak ezagutzeko, Arizmendiarrieta izeneko plaza berritua barne.
Horrelako topaketek IKERLANen eta azken hamarkadetan haren garapenean lagundu duten pertsonen arteko lotura indartu eta zentroaren bilakaera eta azpiegiturak zuzenean ezagutzeko aukera ematen dute.
IKERLANi buruz
IKERLAN zentro liderra da teknologiaren transferentzian eta industriari balio lehiakorra ematen. Soluzio integralak eskaintzen ditu, hiru arlo handitan hainbat domeinu teknologiko konbinatuz: teknologia digitalak eta adimen artifiziala, sistema elektroniko txertatuak eta zibersegurtasuna, eta teknologia mekatronikoak eta energiaren alorrekoak. Gaur egun, 420 pertsonak osatzen dute lantaldea, eta Arrasaten, Donostialdean eta Bilbon ditu egoitzak. MONDRAGON Korporazioko eta Basque Research and Technology Alliance-ko (BRTA) kooperatiba kide gisa, IKERLAN enpresa-eredu jasangarri, lehiakor eta etengabe eraldatzen ari dena da.