- IKERLANek 48 doktore-tesi ditu abian, bere ikerketa-lerro nagusien barruan.
- Ekitaldia Hernanin egin da. Bertan, IKERLANek teknologia anitzeko egoitza bat eta energia kudeatzeko eta biltegiratzeko ikerketarako laborategiak ditu.
IKERLANek bere doktoregai taldea aitortzeko jardunaldiaren zortzigarren edizioa ospatu du gaur. Urteroko ekitaldi hau baliatu nahi izan da hogei unibertsitate baino gehiagoren lana aitortzeko, besteak beste, UPV/EHU, Mondragon Unibertsitatea, Oviedoko Unibertsitatea edo Kantabriako Unibertsitatea. Ekitaldia Hernaniko Orona Ideoko auditorioan egin da. Herri horretan IKERLANen hiru egoitza multiteknologikoetako bat dago, eta energiaren kudeaketa eta biltegiratzea ikertzeko laborategi espezializatuak daude bertan. Jardunaldian 150 pertsonak hartu dute parte, besteak beste, doktoreek, tesien ikuskatzaileek, irakasleek eta omendu diren erakunde akademikoen ordezkariek, bai eta zentro teknologikoan ikerketa-proiektuen eta lankidetza horien buru direnek ere.
Jardunaldia IKERLANek harrobiaren aldeko apustuan eta ikertzaileen gaikuntzaren eta espezializazioaren alde egindako ekintzen barruan kokatzen da, bere ardatz estrategiko eta bereizgarrietako bat den aldetik. Gaur egun, zentro teknologikoak 400 pertsonatik gorako lantaldea du, eta horietatik % 34 doktoreak dira. Gaur egun, IKERLANek 48 ikerketa tesi ditu abian.
Aurten ere, 45 doktoregaiek bi formatutan aurkeztu dute beren lanaren xehetasuna: poster-saioa eta T3M saioa (tesien azalpena hiru minututan). Aurkeztutako tesi guztiak IKERLANen ikerketa-ildo estrategikoen barruan kokatzen dira: teknologia digitalak eta adimen artifiziala, sistema elektroniko txertatuak eta zibersegurtasuna, baita energia eta mekatronika ere.
Sare akademikoari omenaldia
Ekitaldian zehar, eta 50 urteko historiari egindako ekarpen gisa, IKERLANek esker ona adierazi nahi izan die bertako, estatuko eta nazioarteko unibertsitateei, sortu zenetik haiekin lan egin baitu. 50 urte hauetan, 219 doktore-tesi egin dira, eta 1371 argitalpen zientifiko eta 269 patente erregistratu dira.
Ekitaldian, lankidetzaren aitzindariak izan diren unibertsitateak omendu dira, hala nola, Mondragon Unibertsitatea, UPV/EHU, Oviedoko Unibertsitatea, Kantabriako Unibertsitatea, Zaragozako Unibertsitatea, Madrilgo Unibertsitate Politeknikoa eta Nafarroako Unibertsitate Publikoa.
Gaur egun, IKERLAN osatzen duten 400 pertsonetatik % 34 doktore espezializatuak dira. Testuinguru horretan, 2023. urtean, 22 tesi amaitu ziren, eta beste 18 hasi. Zentroak urtero 2 milioi euro inbertitzen ditu bere ikasle-harrobia prestatzeko, profesionalizatzeko eta espezializatzeko.
IKERLANi buruz
IKERLAN zentro liderra da teknologiaren transferentzian eta industriari balio lehiakorra ematen. Soluzio integralak eskaintzen ditu, domeinu teknologiko desberdinak konbinatuz bi arlo handitan: Elektronika, Informazio eta Komunikazio Teknologiak (EIKT) eta Energia eta Mekatronika. Gaur egun, 400 pertsonek osatzen dute zentro teknologikoko lantaldea. MONDRAGON Korporazioko eta Basque Research and Technology Alliance-ko (BRTA) kooperatiba kide gisa, IKERLANek enpresa eredu jasangarri, lehiakorra eta etengabe eraldatzen ari den bati eusten dio.
Jardunaldian, elkarlanean ari diren unibertsitateen lana eta ikertzaileen trebakuntza nabarmendu dira, zentro teknologikoaren jardueraren funtsezko ardatz gisa.