DOKTOREGAIAK

Espezializatu nahi baduzu, IKERLANek baliabideak jartzen ditu. Ez duzu topatuko talentu hasiberriaren
balioan gehiago sinesten duen eta hazteko tresnak jartzen dituen lekurik.

Opacidad
20%
BILATZEN DUGU / ESKAINTZEN DUGU
NOLA BIHURTU ZURE IDEIAK ERREALITATE

IKERLANen tesi bat dugu: zure ideiak garatzen laguntzea, horiek proiektu zehatz bihurtzeko, eta ez da soilik zure etorkizunerako onuragarria, baita ingurune industrialaren eta ikertzaile-komunitate osoaren etorkizunerako ere. Hori da gure tesia. Sendoa, sinplea eta egiaztatua. Zein da zurea?

ZER BILATZEN DUGU?

Zure azken urtean bazaude edo duela gutxi ingeniaritza espezialitateko masterra amaitu baduzu (industria, elektronika, informatika, mekanika eta telekomunikazioak). Ikerketa-proiekturen bat baduzu. Errealitatea sortu nahi baduzu, aldatu, hobetu. Orduan, hau da zure lekua.

Miniatura
What are we looking for?
ZER ESKAINTZEN DUGU?

IKERLANeko ikerketa-taldeko kide izatea eta punta-puntako teknologietan doktore-tesia egitea eskaintzen dizugu, gure espezializazio-ildoekin bat etorriz. Gure esperientzia, zaintza eta energia eskaintzen dizkizugu, doktoregai trebea izan zaitezen eta errealizatua eta pozik senti zaitezen. Daukagun guztia ematen dizugu, garen guztia.

Miniatura
What do we offer?
ONURAK
IKERTZEA EZ DA ERRAZA. HORREGATIK EMATEN DIZKIZUGU ERRAZTASUNAK

Erreferentziazko lan-baldintzak egia bihurtzen ditugu: ordainsari lehiakorra izango duzu zure doktore-tesia egiten lagunduko dizun lan-giro gaztean. Malgutasuna eta bateragarritasun bermatua. Ez dira promesa hutsak. Ez dira bla, bla, bla. Onura errealak dira zure eguneroko bizitzarako.

Ordainsarien abantailak

Ordainsari finkoa eskaintzen dizugu, finantzazioaz ez kezkatzeko. Gainera, kostu akademiko guztiak IKERLANen kontura dira, eta zure bazkaria batera finantzatuko dugu.

Lanaldi malgua

IKERLANen zure beharretara egokitutako ordutegia izango duzu. Gainera, bi eguneko telelana egiteko aukera izango duzu eta beste egun bat etxetik hurbilen duzun egoitzatik.

Finantzatutako egonaldia

Tesia egiten duzun bitartean, hiru edo lau hilabeteko egonaldia egin ahal izango duzu IKERLANek ordainduta, eta biltzarretan parte hartzea finantzatuko dizugu.

Zuri egokitutako karrera-plana

Ordutegiak, klaseak, irakasgaiak, tutoretzak... Zure doktorego-ikerketa osoa IKERLANek babestuko du. Helburua prestakuntza benetan espezializatua izatea delako.

ZIFRATAN
AZKEN URTEAN IZAN DITUGUN KALIFIKAZIOAK
% 34

DOKTOREAK DIRA IKERLANEN

62

DOKTORE-TESI MARTXAN

13

DOKTORE-TESI DEFENDATUTA

14

DOKTORE-TESI BERRI

DOKTOREGAIEN JARDUNALDIA
DOKTOREGO-TESIAK AURKEZTEKO EGUNA

Urtero jardunaldi bat egiten dugu, eta bertan gure doktoregai-taldeak tesien aurrerapenak eta esperientziak partekatzen ditu. IKERLANen doktoregai baten bizitza nolakoa den hobeto jakin dezazun, hemen ikus ditzakezu gure bizipenetako batzuk. Zure burua bertan ikusten al duzu?

Miniatura
Ikerlan-doctorandos-bloque-jornada-doctorandos
KARRERA-PLANA
HIRU URTE IKASTEN

Zure tesia hiru urteko prestakuntza-bidea da, eta hasiera berri eta ilusionagarri
batean amaitzen da: zure bizitza profesionala IKERLANen. 

Miniatura
Ikerlan-doctorandos-proceso-plan-carrera
EZAGUTU GAITZAZU
IKERLAN EXPERIENCE, BERTATIK BERTARA

"IKERLANeko doktoregai bezala, nire esperientzia aparta izaten airi da. Nire doktorego-tesian abangoardiako erronka teknologikoei heltzeko aukera, etengabeko laguntza ematen didaten tutore eta talde baten laguntzarekin, funtsezkoa da nire garapenerako. Gainera, baldintzek eta finantza-babesak IKERLANek bere doktoregaien hazkundearekin duen konpromisoa erakusten dute. Hemen lan egitea, arlo profesionalean aberasgarria izateaz gain, nire bide akademikoan ere baloratuta eta babestuta sentitzen naiz."

Jokin Cuesta Arrillaga
Kontrola eta Monitorizazioa arloko ikerlaria
Miniatura
Ikerlan-doctorandos-foto-testimonial-jokin-cuesta
IKERLAN EXPERIENCE, BERTATIK BERTARA

"Bigarren urteko doktoretza-ikasle naizen aldetik, IKERLANeko esperientzia oso positiboa izan da. Lanari dagokionez, baliabide onak ditut eta nire ikerketaren arloan esperientzia duten profesionalekin lan egiten dut. Gainera, doktoregai-kopuru handia denez, tesia egiteko bidea atsegingarriagoa da eta babestuago sentitzen zara. Zenbait jarduera egiten dira, hala nola doktoregaien jardunaldia, non ahotsa ematen zaigun gure lanari balioa emanez. Doktoretzaren etapa honetan nire jakintza teknikoa zabaltzen ari naiz, eta nabarmen laguntzen ari zait nire hazkunde pertsonal eta profesionalean."

Ane Feijoo Arostegui
Energiaren Biltegiratze eta Kudeaketa arloko ikerlaria
Miniatura
Ikerlan-doctorandos-foto-testimonial-ane-feijoo
IKERLAN EXPERIENCE, BERTATIK BERTARA

"IKERLANek aukera eman dit industrian eragin zuzena duten gai interesgarrietan doktoregai moduan espezializatzeko. Hemen giroa gaztea eta oso atsegina da, doktoregai eta ikasle askorekin, bidea askoz errazago egin didatenak. Enpresak behar dudan guztia bermatzen dit doktoregoan bete-betean jarduteko eta probetxurik handiena ateratzeko. Gainera, gainbegiratzen nauten profesional handiei esker, munduko hitzaldi handienaren artikulu onenaren saria irabazi dut nire gaian, eta hori oso azkar esaten da... Azken batean, doktoretza egiteko asmoa baduzu, egizu IKERLANen!"

Rafael Suárez López
Hardware eta Komunikazio Sistemak arloko ikerlaria
Miniatura
Ikerlan-doctorandos-foto-testimonial-rafael-suarez
Ba al duzu galderarik IKERLANen lan egitea nolakoa den jakiteko?
Nolakoa da gure laneratze-prozesua?
Gure taldekide izan nahi baduzu, jarri zaitez harremanetan.
Activado
¿Breadcumb al principio?
Activado