options
search icon
email icon
EU
rrss gif icons
twitter icon
linkedin icon youtube icon

"THE BIG CHALLENGES OF POWER ELECTRONICS" JARDUNALDIA

shape

Enpresek eta erakundeek oso harrera ona egin diote IK4-IKERLANek antolatutako jardunaldiari.


22/07/2015

shape
  • Ekitaldia, uztailaren 13an, astelehena, Gipuzkoako Parke Zientifiko eta Teknologikoko IDEO Innovation Cityn izan zen. Bertan parte hartu zuten Potentzia Elektronikaren arloan Europan erreferentea den Johann Walter Kolar irakasle doktoreak, eta Haizea Gaztañagak, IK4-IKERLANeko Potentziako Sistema Elektriko eta Elektronikoen Ikerketa Lerroko arduradunak.
     

Jardunaldiak enpresa eta erakunde ugariren ordezkaritza erakarri zuen, zeinek nola edo hala interesa duten teknologia horrek hainbat arlotan duen ahalmen berritzailean, esaterako, energia eta garraio eta mugikortasunaren arloetan, ekipamendu ondasunetan… Halaber, horizontean sumatzen diren aldaketak ere presente egon ziren, potentziako erdieroaleen teknologian gertatzen ari den bilakaera teknologiko bizkorragatik. 11 enpresatatik etorritako 22 pertsona izan ziren, esparru akademiko eta teknologikotik 21 kide, eta Kluster eta gobernu erakundeetako 3 pertsona. Bertaratu ziren enpresen artean, batzuk liderrak dira beren sektoreetan, hala nola CAF, ORONA, AIRBUS, ORMAZABAL, INGETEAM, ARTECHE edo INDRA.

Jardunaldiaren emaitza gisa, esplorazio eta lankidetza bideak ireki dira zenbait enpresarekin, non Potentzia elektronikako sistemak elementu estrategikoa diren beren produktu / prozesu / zerbitzuetarako eta, finean, eskakizun handiko merkatuetako enpresen balio erantsirako eta lehiakortasunerako.
 

close overlay