options
search icon
email icon
EU
rrss gif icons
twitter icon
linkedin icon youtube icon

SAFEPOWER proiektuaren partzuergoa elkartuko da IK4-IKERLANen

shape

Maiatzaren 30etik ekainaren 2ra arte egingo da topaketa


27/05/2016

shape
  • Proiektu europar honen liderra da IKERLAN, eta proiektuaren barruan CAF eta SAAB moduko enpresa liderrek hartzen dute parte

Datorren maiatzaren 30etik ekainaren 2ra arte, IKERLAN izango da berak gidatzen duen SAFEPOWER proiektu europarraren partzuergoaren topaketa gunea. Sistema txertatuen efizientzia energetikoa hobetzeko helburuarekin ekimen honetan parte hartzen duten guztiek hartuko dute parte topaketan. Oso enpresa garrantzitsuak dira partzuergoko kide, eta horietako batzuk dira CAF Signalling, SAAB, fentISS, Imperas, OFFIS (Alemania) eta KTH (Suedia) institutu teknologikoak eta Siegeneko Unibertsitatea (Alemania).

SAFEPOWER proiektuak lau milioi euroren aurrekontua du, urtarrilean abiatu zen eta hiru urte iraungo du. Europako Batzordeak bultzatzen du proiektua, industrian eta garraioan erabiltzen diren sistema txertatuen efizientziarik handiena bultzatzeko asmoarekin.

SAFEPOWERen garatutako teknologiaren bitartez, pertsonen eta ondasunen segurtasunerako funtsezkoak diren bi erakusgailu egingo dira: Bat, tren seinaleztapenerako sistema bateko zatia izango da, eta bigarrena, berriz, hegazkinen hegaldi kontrolerako sistema bat izango da.

Proiektu honekin industriarako eta garraioetarako sistema txertatuen alorrean egiten duen jarduera sendotuko du IKERLANek. Zentroa erreferentzia da Europan, kritikotasun mistoko sistemak deitzen zaien gailuen garapenari dagokionez.

close overlay