options
search icon
email icon
EU
rrss gif icons
twitter icon
linkedin icon youtube icon

Oronak eta IK4-IKERLANek soluzio bat garatu dute igogailuetan bidaiarien fluxua optimizatzeko

shape

Helmuga aurrez aukeratzeko sistema bat da, algoritmo aurreratu batean oinarrituta, erabiltzaileak modu efizienteagoan garraiatu ahal izateko.


03/05/2017

shape
  • Helmuga aurrez aukeratzeko sistema berriari esker, puntako orduetan desplazamenduen denbora bost aldiz txikiagoa da.

Jende asko egon ohi den eraikinetan, hala nola ospitaleetan edo bulego blokeetan, pertsona ugari ibili ohi da egunero gora eta behera igogailuetan. Gaur egun, erabilitako teknologiak ez dira gai igogailuen mugimendua antolatzeko eta pertsonak ahalik eta modu efizienteenean garraiatzeko.

Arazo horri aurre egiteko, IKERLANek eta Oronak, igogailuen sektorean liderra den enpresak, soluzio tekniko bat garatu dute elkarrekin, eraikin handietan igogailuetan dabiltzan pertsonen fluxua hobetzeko. Helmuga aurrez aukeratzeko sistema bat da, zeina prozesamendu hardwareko eta erabiltzailearen interfazeko plataformak eta trafiko algoritmo aurreratu bat konbinatzen dituen.

Algoritmo hori igogailuen ondoan kokatutako pantaila batetik bidalitako aginduak gauzatzeko diseinatuta dago. Interfaze horren bitartez, orain arte igotzeko eta jaisteko erabilitako sakagailuak ordezten baititu, pertsonek adierazi behar dute zer pisutara joan nahi duten. Sistemak informazio hori prozesatu, eta igogailu guztien mugimenduak antolatzen ditu ahalik eta ibilbiderik efizienteenak egiteko, eta erabiltzaileei adierazten die zer igogailu erabili behar duten beren helmugara ahalik eta lasterren iristeko.

Horrela, jendea pilatzea ekiditea, itxaron denborak laburtzea eta erabiltzaileak azkarrago eta era efizientagoan garraiatzea lortu da. Izan ere, helmuga aurrez aukeratzeko sistema berriari esker, puntako orduetan desplazamenduen denbora egungo igogailuetan baino bost aldiz txikiagoa da.

 

Merkatu berriak

Oronak eta IK4-IKERLANek garatutako soluzio berriak bezero mota gehiagotara iristea ahalbidetzen dio enpresa gipuzkoarrari, bai eta eta ingurune estrategikoan posizionatzea ere, hala nola goi standing-eko eraikinenean, zeina gaur egun multinazional handiek erabat hartuta baitago.

Garapena jada probatu da, Telefonica konpainiak Madrileko Komunikazioen Hirien duen bulego bloke batzuetan. Proiektuaren arduradunak pozik daude lortu diren emaitzekin.

“Sistema honi esker, langileen joan-etorri handieneko orduetan igogailuen inguruetan egon ohi ziren jende pilaketak ekiditea lortu dugu”, esan du Luis Manuel Arnaizek, IK4-IKERLANeko ikertzailea.


Saiakuntza bankua

Soluzioak egunero gertatzen diren egoeretan zer portaera zuen probatzeko asmoarekin, Oronak balidaziorako azpiegitura bat sortu du bere instalazioetan, non benetako eszenatokiak sortuko diren.

Horrela, zentroak leku bat dauka sistemak ondo funtzionatzen duela bermatzeko beharrezkoak diren azterketa egin ahal izateko eta instalazio bakoitzean gerta daitezkeen egoera desberdinetarako egokitutako soluzioak garatu ahal izateko. Igogailuen instalazioetan gertatzen diren egoera anomaloak zuzentzeko ere balio du azpiegiturak.

Proiektu honetan ikusten da zer ahalmen eta esperientzia dituen IK4-IKERLANek jasokuntzaren sektorerako elektronika txertatuen garapenean, non lehia handia baitago; izan ere, nazioartean diharduten enpresa asko dago alor horretan eta beharrezkoa da beste enpresetatik bereiztea teknologikoki aurreratuak diren soluzioen bitartez, merkatuan besteek ez duten balio bereizgarri bat eskaintzeko.

close overlay