options
search icon
email icon
EU
rrss gif icons
twitter icon
linkedin icon youtube icon

Maintenance 2017 azokan egongo gara Mantentze eta IKT-ko arloen azken teknologiekin

shape


05/06/2017

shape
  • Maintenance 2017 azoka Barakaldoko BEC-en burutuko da ekainaren 6tik 8ra
  • Zentroaren gaitasunak erakutsiko ditugu mantentze teknologien eta IKT-en arloetan

IK4-IKERLANek Mantentze Industrialaren Nazioarteko Azokan parte hartuko du BEC-en (Bilbao Exhibition Centre), ekainaren 6tik 8ra.  

Arrasate-Mondragóneko zentro teknologikoak stand bat edukiko du 2 pabilioian –G42 standa-, eta han zentroaren gaitasun guztiak zabalduko ditu, hala nola mantentze lanak optimizatzeko metodologiaren abantailak edo Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiako gaitasunak.

Ildo berean, ekainaren 6an, 15:45ean, Eragiketa eta Mantentze lanetako teknologien arloko arduradun Patxi Zubizarretak hitzaldi bat emango du Fidagarritasunari buruz, Salmenta osteko Mantentze lanen Zerbitzuari buruz, 2 Pabilioiko 1 zenbakiko Hitzaldi Aretoan.

close overlay