options
search icon
email icon
EU
rrss gif icons
twitter icon
linkedin icon youtube icon

Juan María Palencia, IK4-IKERLANeko lehendakari berria izateko aukeratua

shape

Kontseilu Errektoreak Juan María Palencia izendatu du IK4-IKERLANeko lehendakari berri, Iñaki Aranbururen lekua hartzeko.


26/05/2017

shape

Kontseilu Errektoreak, maiatzaren 23ko bileran, organoa berritu zuen eta Arrasate-Mondragóneko Zentro Teknologikoko lehendakari berria izendatu. Juan María Palenciak hartuko du IK4-IKERLANeko lehendakari kargua, eta Iñaki Aranburuk orain arte egindako lanari helduko dio. MONDRAGON Korporazioko CHP Automobilgintza Dibisioko lehendakariordea eta Korporazioaren Berrikuntza, Sustapen eta Ezagutza ataleko lehendakariordea da lehendakari berria.

Juan María Palencia industria ingeniaria da, Bilboko Ingeniaritzako Goi Eskolaren eskutik, eta MONDRAGON Korporazioan ekin zion bere ibilbide profesionalari, 1987an, eta, zehazki, Fagor Ederlanen; hainbat berrikuntza eta hobekuntzaren ondoren, 1992an aluminioko plantako zuzendari egin zen. 2001ean Fagor Ederlaneko Zuzendaritzan sartu zen eta 2008an CHP Automobilgintzaren Dibisioko lehendakariorde izendatu zuten. 2015etik aurrera, azken kargu hori ez ezik Korporazioaren Berrikuntza, Sustapen eta Ezagutzaren ataleko lehendakariordetza ere bete du.

Bileran, halaber, IK4-IKERLANeko Kontseilu Errektorean enpresek dituzten ordezkariak berritu dira, eta honela geratu da osatuta:

ERAKUNDEA

ORDEZKARIA

MONDRAGON Fundazioa

Juan María Palencia

Fagor Arrasate

Jose M.ª Balzategi

Fagor Automation

Pepe Pérez

Fagor Ederlan

Eduardo Fernández

Fagor Industrial

Josu Herrasti

Laboral Kutxa

Xabier Egibar

MU/MGEP

Carlos García

Orkli

Javier Aranceta

Orona

Eneko Medrano

Ulma Packaging

Josu Ugarte

IK4-IKERLAN

Roberto Moreno

IK4-IKERLAN

Roberto Pacios

IK4-IKERLAN

Jokin Mujika

IK4-IKERLAN

Luis Mir

IK4-IKERLAN

Juan Pedro Uribe

 

close overlay