options
search icon
email icon
EU
rrss gif icons
twitter icon
linkedin icon youtube icon

IKERLANek lotura itsaskorrak diseinu soluzioetan erabiltzeak dakartzan onurak hurbiletik ezagutzeko aukera eman die enpresei

shape

Gure inguruneko enpresarik garrantzitsuenen ordezkariak egon ziren jardunaldian


05/10/2016

shape

IKERLANek jardunaldi bat antolatu zuen bere egoitza nagusian “Lotura itsaskorren bitartezko diseinu soluzioak” gaiaren gainean. Jardunaldia enpresei zuzenduta zegoen, izan ere, asmoa zen enpresei erakustea zer onura dituen teknologia honek eta zer gaitasun dituen zentro teknologikoak eremu honetan eta gai honi lotuta zer aurrerapen egin dituen azken aldian.

Zentroko adituak lotura mota honek dakartzan onurak aurkeztu zituzten, bai eta hainbat sektoretan dituen erabilerak ere. Esaterako, sektore hauetako erabilerak aurkeztu zituzten: eolikoa, aeronautikoa, automobilgintza edo eraikuntza.

Era berean, hainbat simulagailu erakutsi ziren eta horiekin jardunaldia dinamizatu zen, modu praktikoan eta dinamikoan ikasteko aukera emanez. Mahai inguru bat ere egin zen, non bertaratuek eta Ikerlaneko adituek interakzioan egoteko aukera izan zuten, gai honetan zituzten iritziak eta ikuspuntuak aurkeztuta eta garatuta.

Jardunaldia osatzeko, zentroaren instalazioak eta laborategiak bisitatu zituzten, eta han IKERLANek eskaintzen dituen hiru espezializazio teknologikoak zehaztasunez ezagutu ahal izan zituzten.

close overlay