options
search icon
email icon
EU
rrss gif icons
twitter icon
linkedin icon youtube icon

IKERLANek jardunaldi bat egin zuen bere doktoregaientzat

shape

Doktoregoari buruzko informazio baliagarria partekatu zen eta lantzen ari diren tesiak aurkeztu ziren


29/09/2016

shape

Pasa den ostiralean, irailak 23, IKERLANek jardunaldi bat egin zuen zentroan dauden doktoregaientzat baliagarria den informazioa partekatzeko. Kanpoko adituek eta zentroko kideek emandako hitzaldiekin osatu zen jardunaldiaren programa, izan ere, pertsona horiek doktoregoa eskuratzeko prozesuan izandako esperientziak partekatu zituzten. Lantzen ari ziren tesiak erakusteko leku bat ere prestatu zen.

Ikerketa arloko zuzendari Ana Isabel Martinez arduratu zen ekitaldian parte hartuko zutenei ongi etorria emateaz. Haren ondorez, IKERLANeko zuzendari orokor Marcelino Caballerok hartu zuen hitza, eta IKERLANen estrategiaz eta zentroko doktorego tesien zereginez hitz egin zigun.

Ondoren, Marta Torregrosak hartu zuen hitza. Marta irakaslea da Nafarroako Unibertsitateko Komunikazio fakultatean, eta doktorego tesi bat arrakastaz osatzeko 10 gako eskaini zizkigun. Bukatzeko, Mario Cabellok eta Gustavo Perezek –biak IKERLANeko kideak– beraien esperientzia pertsonalei errepaso bat egin zuten, hitzaldi honekin: “Mi tesis doctoral y por qué mereció la pena hacerla”.

Hitzaldien ondoren, posterren saio bat egin zen, non doktoregaiek beraien tesien alderdirik garrantzitsuenak erakutsi zituzten, IKERLANeko hiru ikerketa lerroen baitan kokatuta: Elektronika, informazio eta komunikazioko teknologiak; Energia eta potentzia elektronika; eta Fabrikazio aurreratua.

Gaur egun, zentroak 41 doktoregai ditu, eta 2016an beste 15 doktoregai gehiago hartzea aurreikusten du. Gainera, urte hasieratik hona, 10 testi osatu dira IKERLANen.

Hemen daude jasota IKERLANen doktoretza egiteko eskaintzak. 

close overlay