options
search icon
email icon
EU
rrss gif icons
twitter icon
linkedin icon youtube icon

IK4-Ikerlaneko zuzendariak Energia eta Ikerketa Zuzendaritza Nagusietako Unitate buruekin elkartu dira Bruselan

shape


27/05/2015

shape

Ana Martinez, Fran Blanco eta Chris Merveille EBko Energia eta Ikerketa Zuzendaritza Nagusietako Unitate buruekin elkartu ziren joan den apirilaren 27-28an, Zuzendaritza Nagusi horietako arduradunei IK4-IKERLANek energiaren esparruan dituen ahalmenak eta esperientzia aurkezteko.

Helburua izan da elkarren ahalmenak, helburuak eta politikak hobeto ezagutzea, eta IK4-IKERLANek Energia Garbiaren Erronka Sozialei lotutako deialdietan parte hartze handiagoa izatea bultzatzea.

Bilerak Euskadik EBrako duen Bruselako Ordezkaritzak koordinatu ditu, eta harremanak egin dira bi Zuzendaritza Nagusietako Unitate buruak diren Magdalena Andreea Strachinescurekin eta Philippe Vannsonekin, baita ere INEAko H2020 Unitateko burua den Robert Goodchildekin, EASME Agentzia Exekutiboko arduradunekin eta SOST-CDTIko Bruselako Bulegoko arduradun Andres Martinezekin

close overlay