options
search icon
email icon
EU
rrss gif icons
twitter icon
linkedin icon youtube icon

IK4-IKERLAN-eko ikerlaria den Zorione Herrastik biosentsore sentsibleagoak garatzeko metodo bat proposatu du

shape

Gailu hauen sentsibilitatea hobetzea da gakoa osasuna, nekazaritza eta ingurugiroa bezalako sektoreetan aplikatu ahal izateko.


19/12/2014

shape

Biosentsore elektrokimikoak lagin batean sustantzia konkretu baten presentzia neurtzeko gaitasuna duten gailuak dira. Baliagarriak dira osasuna, nekazaritza edo ingurugiroa bezalako arloetarako. IK4-IKERLAN-eko ikerlaria den Zorione Herrastik Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan berriki egindako aurkezpenean, gailu hauei sentsibilitate gehiago ezartzeko metodoa proposatu du.

Bere lanean, “Nanoegituratutako gainazalak biosentsore elektrokimikoak garatzeko eta hautemate sistema eramangarri batean integratzeko”, Herrastik hautemate sistema elektrokimiko eramangarri bat garatu du, nanoegituratutako gainazaldun elektrodoak intergaraturik dituena. Egiaztatuta geratu da karbonozko nanotutuen bidez gainazal sentsoreak nanoegituratzeak, erregistratutako seinaleak anplifikatzea eragiten duela eta klinikoki interesgarriak diren hainbat analito hautemateko mugak gutxiagotzen dituela.

Biosentsore elektrokimikoen bidez POC (Point Of Care) gisako gailu eramangarriak garatu daitezke, eta hauek diagnosirako beste sistema batzuek baino onura gehiago eskaintzen dituzte, analisiak automatizatu eta hauen kostea jaistea eragiten biatute, eta erabiltzeko ere errazagoak baitira.

Zentruko ingurune industrialetarako Mikrosistemen ikerketa lerroan kokatzen da lan hau.

close overlay