options
search icon
email icon
EU
rrss gif icons
twitter icon
linkedin icon youtube icon

IK4-IKERLANek zibersegurtasunaz eta big data-z dituen ezagutzak erakutsi zituen munduko industria azokarik handienean

shape

Zentroak bi hitzaldi eman zituen Hannover Messe azokan, zeina apirilaren 24tik 28ra, Alemanian egingo baita


24/04/2017

shape
  • Industry 4.0 alorrean gure herriak dituen gaitasunak erakusteko Eusko Jaurlaritzak gidatuta bertara bidalitako ordezkaritzaren barruan parte hartu zuen ekitaldian

Hannover Messe munduko industria azokarik handiena da eta apirilak 24 eta 28 bitartean, Alemaniako Hannover herrian egingo da, eta azoka horretan parte hartu zuten erakundeetako bat da IK4-IKERLAN. Hitzordu honetan 190.000 bisitari elkartu ziren, tartean sektoreko profesional eta enpresarik hoberenak, Industry 4.0. alorrean garatu diren azken berritasunak eta proiektuak erakusteko.

Arrasate-Mondragoneko zentro teknologikoa nazioarteko erreferentzia foroaz baliatu zen zibersegurtasunaz eta big data-z dituen ezagutzak erakusteko; izan ere, funtsezko bi elementu dira Industry 4.0-aren paradigman. Josu Bilbaok, IK4-IKERLANeko Cybersecure e Internet of Things lantaldeko arduradunak eta Ángel Condek, Big Data Arkitekturak taldeko ikerlariak, bi hitzalditan parte hartu zuten hizlari gisa, eta hitzaldiek, eurek azaldu zutenez, “zentroak funtsezko agente teknologiko gisa Euskadin duen posizionamendua indartzeko balioko dute, bai eta nazioarteko enpresa eta agenteekin harremanak ezartzeko ere”.

Lehenengo hitzaldian big data teknologien garrantzia azaldu zen. Condek azpimarratuko zituen makinen interkonexioan sortutako datuen kudeaketa egokia eta mantentze lan prediktiboen eredu berritzaileen aplikazioa.

Bigarren hitzaldian, berriz, Josu Bilbao zibererasoen prebentzioaz aritu zen. Mehatxu gero eta handiagoa da, eta konexio digitalen sarean zirkulatzen duten balio handiko datuak arriskuan jartzen ditu. Erronka konplexu horri aurre egiteko teknika eta tresna berritzaileenen berri ere eman zuen.

IK4-IKERLANek ekitaldi honetan parte hartu zuen, Eusko Jaurlaritzak euskal industria ehunak Industry 4.0 alorrean dituen ahalmenak ezagutarazteko gidatuko duen ordezkaritza baten barruan. Arrasate-Mondragoneko zentroarekin batera, beste 26 enpresak eta erakundek hartu zuten parte.

close overlay