options
search icon
email icon
EU
rrss gif icons
twitter icon
linkedin icon youtube icon

IK4-IKERLANek talentua erakartzeko konpromisoa berritu du

shape

 Zentroak 30 pertsona baino gehiago kontratatuko ditu 2016an


23/12/2015

shape

IK4-IKERLANek 2015ean talentuan bilatu eta erakartzeko abiarazi duen konpromisoa berrituko du 2016an. Datozen hilabeteetan zehar, zentroak 30 pertsona inguru sartuko ditu, etorkizuneko ahalmenak areagotzen laguntzeko, hazkunderako estrategia baten fruitu gisa, zeinarekin IK4-IKERLANek jauzi kualitatiboa egin nahi duen bere lehiakortasunari dagokionez.

Sarrera horiek urte osoan zehar egingo dira, batez ere lehen seihilekoan, sistema txertatuen, informazioaren eta komunikazioaren teknologiaren (IKT), energiaren, potentziako elektronikaren eta fabrikazio aurreratuaren arloetan.

Horrenbestez, kontratatutako ikertzaileak zein prestatzen ari direnak integratzea nahi da. Lan eskaintzak zentroaren webgunean eskuratu daitezke.

“Talenturik onena erakarri nahi dugu, etorkizuneko teknologietan berritzen lagundu diezagun”, adierazi du IK4-IKERLANeko Pertsonen arloko zuzendari Ion Etxeberriak. “Sartzen diren pertsona berriek ikertzen lagunduko digute, garraio, industria eta energiaren sektoreen erronka berriei aurre egiteko, alde batetik, eta, bestetik, enpresen lehiakortasuna bultzatzeko”, gehitu du.

Transferentzia eta ikerketa

Zentroak, beraz, bere unitate guztiak indartzea aurreikusi du, bai ikerketa proiektuetara zuzendutakoak, bai enpresei teknologia transferitzekoak. IK4-IKERLANek bere sektoreetan liderrak diren enpresen lehiakortasuna sustatzeko lan egiten du, horien artean egonik CAF, Orona, Alstom, Fagor Arrasate, ULMA Taldea, Copreci eta Fagor Automation besteak beste, baita Laulagun, ABC edo Tifell enpresa txiki eta ertain garrantzitsuak.

"IK4-IKERLAN leku ezin hobea da jakin-mina duten pertsonentzat, jakin nahi dutenentzat eta proaktiboak direnentzat, eta gaitasun teknikoa eta ikertzeko bokazioa dutenentzat, dio Etxeberriak. Adierazi duenez, zentroa “leku bikaina da karrera profesionala garatzeko, izan ere, enpresen lehiakortasuna handitzen laguntzen du, puntako ingurune teknologiko batean lan eginez eta Europako lehen mailako erakundeen sare batean parte hartuz”.

Ez alferrik, nazioarteko lankidetza sare garrantzitsua dauka, 20 erakunde baino gehiagoren partaidetzarekin. Bertan nabarmentzen dira, esaterako, Lausanako Eskola Politekniko Federala (EPFL) edo Aachen, Lovaina eta Zuricheko unibertsitateak. IK4-IKERLANek erakunde horiekin erdietsitako akordioei esker, ikertzaileek doktore tesiak eta nazioarteko egonaldiak egin ditzakete.

IK4-IKERLANi buruz

IK4-IKERLAN zentro liderra da teknologiaren transferentziari eta enpresei balio lehiakorra emateari dagokionez, hainbat domeinu teknologiko konbinatuz soluzio integralak eskaintzeko ahalmena baitu. Hori posible izateko arrazoia da sei esparru handitan espezializazio maila handia duela: sistema txertatuak, potentziako elektronika, mikroteknologiak, energiaren eraginkortasuna eta biltegiratzea, fidagarritasun estrukturala eta fabrikazio aurreratua, eta laguntzaile sare garrantzitsu bat duela, nazionala zein nazioartekoa, bezeroei soluziorik onena emateko eskaintza osatzen duena.

close overlay